Ikastola zergatik eta zertarako?
"Ikastolak euskaratik eta euskaraz aritzeko sortu ziren, eta Euskal Herria aintzat hartzen duen komunitatearen zutabeetako bat izateko".
Beste era batera esanda: "Ikastolak sortu ziren, garaiko eskola nazional espainiarrari eta frantziarrari alternatiba izateko."
Edo beste era batera esanda: "Euskal Herriko eskola nazional eta publikoa izateko."
@urtzai guztiarekin ados. Baina pribatua izatea uneko egoeran eusteko modua baino ez bada ere, ezin ukatu hala ez direnik.
@bekereke diruari bakarrik begiratuz bai ,argi dago. Baina eztabaidan publikotasuna ongi definitzen dutela uste dut: Denontzat egiten den proiektu bat.
Ikastolek aurrera begira zer izan behar duten ere ongi adierazten dutela iruditzen zait eta erronka horretan hutsegite nabarmena litzateke ikastola batzuek hartu duten bidea adibidez.
Tartea baduzu, nik baino hobeto azaltzen dute bideoan.
@ileturia @urtzai @bekereke parkatu elkarrizketan sartzea. Gustau ala ez (ni ikastola bateko guraso naiz) Ikastolak pribatuak dira, kultur elkarteak (adibide bat jartzearren) pribatuak diren era berdinean. Ikastolen kudeaketa norbanakoen esku dago eta erabakiak erakunde barruan hartzen dira. Kudeaketa ez dago erakunde publikoen menpe (udal, aldundi, gobernu, ...), adibidez, eskola publikoarenak dauden bezela (hezkuntza sailaren menpe)
@jogerka @urtzai @bekereke Horixe ba! Kultur elkarteak ere ez dira "pribatu" nire ustez. Nortzuk dira jabeak? Nola eskuratzen dira jabetza tituluak? ...
Administrazio publiko edo enpresa pribatu dikotomia faltsutik harago, hirugarren sektorea ere badago, elkarteek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta abarrek osatua. Publiko/pribatu diskurtso binario horrek mugimendu zilegi asko deslegitimatzeko arriskua dakar, gertatzen ari den bezala, eta ez soilik ikastolekin.
@ileturia deslegitimatu diozu eta hori ur handitan sartzea deritzot. Egun batzuek zein bestek ez dute herriagatik gehiago egiten. Eta lidergo hori autoinposatzea harropuzkeria jarduera deritzot, ORAIN. Abertzale zintzoa denak ezin dezake albokoaren lana gitxietxi, giltzarria beti norbere zilborrean bilatu. "Publikoa estatuaren esbirroa" ipuinak ere ez dio abertzaletasunari onurarik ekartzen. Gu banantzea bai dela estrategia garbia @jogerka @urtzai
@bekereke @jogerka @urtzai Ez dut uste ur handitan sartzea denik, jende asko ikastolak (eta beste mugimendu batzuk ere gero eta gehiago, AEK eta UEU adibidez) pribatu deituta deslegitimatzen ari dela uste dut ezin dela ukatu. Ikusi https://www.berria.eus/paperekoa/1877/018/001/2018-11-15/berria_gaztetxeak_ueu_ikastolak_eta_beste_anomalia_zenbait.htm
@bekereke @jogerka @urtzai Eta ez dut uste kontrako norabidean gertatzen denik. Nik ez ditut ikusten beste aldetik publikoaren kontrako erasorik edo gutxiespenik, uste dut denok errekonozitzen dugula publikoaren beharra eta lana. Nik ez dut inoiz esan "publikoa estatuaren esbirroa" denik, soilik esan dut onura publikoko izaera esklusiboki estatuei edo erakunde autonomikoei atribuitzea arriskutsua dela.
@ileturia @jogerka @urtzai Bestetik, mezpretxuei buruz, ikastolek egiten dutena beste batzuk eginda ere haiena bakarrik saldu nahi dutenean gauza berezitzat, badago zapaldua sentitzen denik. Hautsak arrotu zituen nire umeen ikastolako zuzendariaren artikulu honek: https://www.berria.eus/paperekoa/1896/018/001/2019-01-25/semea_eskolako_umeekin_auskan.htm gurasoak eta komunitatea auskaka beste behin jarriz. Kredentzialak aurkeztu dituzuenez, publikoko langilea naiz, ikastolako ikaslea eta bi umeak ditut bertan. 2/2
@bekereke @jogerka @urtzai Nik zinez diotsut ikastolen aurkako sutsu asko ditudala inguruan, baina publikoaren aurkakorik ez. Sinesten dizut egongo direla, eta ez nator bat beraiekin. Haserreek eta banaketek kalte besterik ez digute egiten euskaldunoi, denok batera egin beharko genuke bi ereduek dituzten hutsuneak gainditu eta Euskal Herri euskaldun batera eramango gaituen hezkuntza baterantz.
@ileturia @bekereke @jogerka Nik ere (publikotik natorrena, eta publikoaren aldeko jarrera hausnartua dudana) nire inguruan ikastolen kontrako iritzi sutsu gehiegi entzuten ditut. Batzuek, ikastolen mundutik datorren jendearengandik gainera. Ez zait gustatzen. Uste dut bata edo bestearen aldeko iritziak arrazoituak izan behar direla, ez biszeralak. Herri honetako ajea dela uste dut, alde/kontra trintxeran inkondizionalki kokatzeko zaletasun puta hori.
@ileturia @jogerka @urtzai Igor, honekin bukatutzat emango dut nire aldetik haria. Zure inguruan ez dituzu alde bateko zein besteko hooliganak ezagutuko. Bada, nik bai. Zale horiek abertzaletasunari kalte egiten diete, ahulago egiten gaitu erasotu nahi gaituenaren aurrean. Eta mehatxu hori komuna da. Ikastolen beharra nabaria da nafarroa eta ipar euskal herrian. Bizkaia/Gipuzkoa/Araban LH eta HHn metodologiak bizkorrago aplikatzean aldea, kasik