Antsietatea, depresioa, argitara: buruko katarroa baino ez dira. Pasatzen dira, gainditzen dira. Edurne Pasaban Berrian: garrantzitsuena, beldurra izateari beldurra galtzea berria.eus/paperekoa/2045/005/

@bekereke gaixotasun mentalen inguruan dagoen gizarte estigmak, min asko egiten die gaixo bat baino gehiagori. Kontzientziazio eta hezkuntza lan itzela dago arlo honetan egiteke. Itzela. Bizi dugun gizarte azeleratuan hain da komuna gainera... ikus dezakeguna baino askoz komunagoa!

Honelako elkarrizketek bistaratzen laguntzen dute. Eta, ba bai, gaixorik nago jendartean onartzea ez da lan erraza.

Buruko katarroaren kontzeptua gustatu zait 👌

Jarraitu

@dabidnet sentsazino hori auki neban, katarruena. Epe luzaruan estres piku handi bat auki neban fase baten, ardura larregi sorbalda gainian: inoiz eman gabeko klase batzutarako material prestaketia, klasiak eman talde disruptibo batzuri, etxeko obren zama guztia, aitatasun estreinatu barria kolikuakin eta gaueko atsedenik barik, ingeleseko akademia gauez... eta ikasle batekin liskarra auki neban baten zozer eten jaten barruan 1/X

@dabidnet Bihotzekua zala pentsa neban. Gero antsietatia instala eta paniko eraso bat gelara bueltatzeran (...) Aste bete pastila bategaz eta bikotekidien babes eza zein ingurukuen estigmazio horrek bultzatuta tratamentua itxi. Zama batzuk kendu, ezinbesteko ardurakin geratu eta irten nintzan aurrera. Guztiz pasa arte eta neu ixatera bueltatzera bi urte be pasa zirin. Oin oso enpatikua naz kontu horrekin. Eta bueltatziari ez dotzat beldurrik, lehen be urten nintzan. Ezagutzen gara.

@bekereke @dabidnet Ni ere hortik pasatakoa naiz. Antsietatea/depresioa, ez dakit ondo definitzen. Gogorrena egoeraren kontziente egiteko momentua (indartsu izatera ohitu gaituzte) eta ikustea inguruaren ulermen falta. Onena pertsona batzuk helduleku bezala agertzea, eta aldaketari beldurra galtzea. Ondorioa 2-3 urte osatzeko, fobiatxo batzuk betirako (telefonoa eta iratzargailuaren soinua) eta proiektu eta harreman berriak egiteko indar berritua.
Besarkada bana.

@txikillana @birasuegi @bekereke gaixotasun mentalen inguruan berba egiten genuen aurrekoan. Azaroko @elegose liburua irakurtzea gomendatzen dizuet 👌

@dabidnet @birasuegi @bekereke @elegose Eskerrikasko. Aspaldi dut Agirreren helduen libururen bat hartzeko gogoa, bai (orain arte umeenak irakurri ditut bakarrik).

@birasuegi @bekereke antsietateak jota pasatu nituen hiruzpalau urte. Hasieran lotsa ematen zidan gaixotasuna aitortzeak. Zenbatetan erantzun behar izan nuen "izan zaitez fuerte" esaldia, "fuerte izateagatik aurkitzen naiz/gara egoera honetan".

Baina denboraz, tratamenduz eta laguntzaz, aurrera atera zaitezke! Horixe da albiste ona. Garai horiek nire bizitzan ezinbestekoa dena/direnak identifikatzen lagundu zidan. Bestalde, eskertzekoa.

Beti daramat telefonoa mutu 😇

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea