Iguzki panelen ezartzekotan da Aiziritzeko herria I-ener-ekin, lehen herria Amikuzen https://www.argia.eus/albistea/aiziritzeko-herria-iguzki-panelen-ezartzekotan-da-i-enerekin-lehen-herria-amikuzen
@urtzai zer diozu! Enbrageari bultza egin, martxa sartu eta pedal-jokoa bezalakorik ez dago eta! Automatikoak ere ez zaizkit gustatzen, autonomoak gustatzeko bezala! Elektrikoak xarma kenduko dio, baina tira. Bestea? Etengabe taxia hartzera kondenatzea da. Aspergarria goitik beheraino. Eta garraio publikoari buruz bazabiltza, herri txikietera metroa (edo trena... edo eratorriak) iristeko zain geratuko naiz, baldintza berdinetan egon gaitezen hiritar guztiok
@jogerka gizonezkuen saskibaloia da hau: donostiko taldeko presidentia da, ACB ligako bigarren gipuzkoarra, eta, bestia modura euskalduna baitxa be. Interesgarri beitxandu jat zalego faltien inguruan esan dabena gaitxik, politikara egin bir daben jauzija azaltziarren... goiburuagaz be nahiku aurreratu dau bertako egoeria
@urtzai ikastolako irteeretan gazteleraz abesten genuen hori abestu beharko diegu gidari berri horiei ere😆
Nekane Arzallusi elkarrizketa, GBCko presidentea “Hainbeste lan egin, hainbeste ahalegin, eta gero harmailetan 3.000 pertsona ikustea. Bada, tristura sortu dit, batez ere taldearengatik, hiriarengatik (...) kanpora bidaiatzen dugunean, ohartzen gara ez garela bakarrak horrela gabiltzanak, pabilioi askotan ikusten duzu jendea falta dela. ACBk ere buelta bat eman behar dio horri” #saskibaloia
https://www.berria.eus/paperekoa/1906/028/001/2019-03-05/acbn_egotea_hobe_da_badakigu_baina_ez_edozein_egoeratan.htm
@urtzai guztiarekin ados. Baina pribatua izatea uneko egoeran eusteko modua baino ez bada ere, ezin ukatu hala ez direnik.
@ikerlandajuela bai, noski! Adibidez Lamarrek ideia bat izan zuen elektronika asmatu aurretik eta ideia hori, WiFi teknologia garatzeko erabili zen. Meritu itzela du eta pena bat da bere patentea hainbeste urtez guztiz ezezaguna izan izana.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2436/hedy-lamarr-wifiaren-hazia-erein-zuen-zine-izarra
Bere hazi horretatik, WiFiaren, bluetootharen eta GPSaren asmatzailea dela esatera jauzi handia dago. Teknologia horiek asmatu eta garatu dituztenen artean emakume batzuk egongo dira, zergatik ez?
Pribatutasuna babesteko VPN zerbitzuagatik ordaindu beharrean, norberak etxean muntatu eta erabili. Hornitzaileek zer deskargatu, ikusi edo entzun egiten duzun jakin ez dezaten. Raspberry Pi 3 bat martxan zerbitzari gisa eta OpenVPN app instalatu internetera sartzeko gailuan eta etxeko VPNra konektatzean, kito. Libre! Tuto: https://pimylifeup.com/raspberry-pi-vpn-server/
Weba birdeszentralizatzen
https://aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-digitala/weba-birdeszentralizatzen/
Raspotify, Raspbian sistemarako Spotify bezeroa. CTRL+T sakatu eta ‘curl -sL https://dtcooper.github.io/raspotify/install.sh | sh’ instalatzeko
https://github.com/dtcooper/raspotify
Ez dakit zeintzuk diren azken egunetako TTak Twitterren (begiratu nezake, baina ez dut egingo). Baina hemen, Fedibertsoan, azken egunetan #BurujabetzaTeknologikoaz, #Arrazakeriaz, #KulturaMusikalaz, #HezkuntzaSistemaz eta #EuskalLiteraturaz mintzatu naiz.
Inor iraindu gabe eta inor ni iraindu gabe.
Eta egin ahal izatea hutsa la ostia da!
(Bihar gehiago, orain, Asimoven txanda da 🤓).
@urtzai @dabidnet @bixardune @zital hori gertatuko balitz, gutxienez euskaldun guztiok -behingoz- batu egingo gintuzkete. Eta jomuga garaiagoetara bideratu gizarte gisa. Ez da etorkizun distopiko txarrena.
@dabidnet @bixardune @urtzai @zital ez, ez tamalez. Zeharo aspertuta nago gaiarekin. Ikaragarrizko gorrotoak eta ezin ikusiak daude batzuen eta besteen artean. Goiko instantzietatik hasi eta guraso askotara. Batean lan egin eta bestean umeak zergatik ote ditugun, kalitate handiagoari buruzkoak, kontzertatuak izateari buruzkoak, segregazioa hirigune handietan, kurrikularrak... Arazo asko, azaleko txorradak beste asko! Elkarri erruak.
@bixardune @urtzai @zital @dabidnet Langileen "konfidantzazko" aukeraketari berriz autoritarioa eta sektarioa deritzot ikastolen elkartearena. Oposaketa sistema txarra omen. Haiena, arriskutsua. Erabakiguneak dira ezberdintasuna: batean goitik alde batera egiten dira, inposaketaz metodologia aldaketak, besteak beste; publikoan, inertziak apurtzea zaila egiten dute norbanako erresistentziek (eskubideek?). Ez da bi orrorekin adostekoa