1/3a Ikasturte hasiera. IKT arduradunak oinarrizko azalpenak irakasle etorri berriei. Proiektorea nola piztu, nola konektatu PCa, etab. Proiektoreak IKT arduradunaren Win 10a erakusten du. Gaztelaniaz dago, ikastetxeko gailu guztiak bezala. Azalpenak euskaraz. Erakustalditxoa egiteko konektatu da Internetarekin. Chrome nabigatzailea, gaztelaniaz hau ere. #gertatzenarida #HezkuntzanLibrezale
1/3b Cookie-ak nahi? #onartuguztiak Ohitura. Erakustalditxoa egiteko Youtube. Duela hiruzpalau urteko udako abestia. Irakasle batzuek kritikatu dute abestia. Zaharregia dagoeneko. Irakasleek jaso 20 segundoko publizitatea, edari energetiko bat.
#gertatzenarida #HezkuntzanLibrezale
2/3 Ikasturte hasiera. IKT arduradunak oinarrizko azalpenak irakasle etorri berriei. Proiektoreak IKTeroaren Luberri sistema eragilea. Gailua euskaraz dago, ikastetxeko gailu guztiak bezala. Azalpenak euskaraz. Erakustalditxoa egiteko konektatu da Internetarekin. Firefox nabigatzailea + Xuxen, Euskalbar, Itzul+, Adblock, anticookieak eta beste gehigarri... Bozgorailuak nola dabiltzan erakusteko Peertube. Ikusgela bildumako bideo labur bat. Publizitaterik ez.
#gertatzenarida #hezkuntzanlibrezale
3/3 Digitalizazio etikoa eta arduratsua. Pertsonen aukera-berdintasuna, pribatutasunerako duten eskubidea eta ahalduntze digitala bermatuz, zeina, ezinbestean, bitarteko teknologiko auditagarri, berrerabilgarri, libre eta gardenak erabiliz soilik lortu baitaiteke, eta tresna digitalen integrazio pedagogikorako esparru batean oinarrituta egin beharko baita.
17/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena. (3. art.)
1/2 Notizia hau ikusita ematen du botila erdi-beteta dagoela:
Hauxe topatu dut Bilbotik Getxora hamalau autoeskoletan begiratuz:
14/14 webgune guztiak erdara hutsean
1/14 telefonoa hartzen euskaldun (hartzaile) bakarra
14/14 eskolak, klaseak, teorikoak eta praktikoak, erdaraz, besterik ez.
KaosareNerasoaK