Azken egunotan, Urazurrutiako Sehaska Etxean lanak egiten ari direla konturatu gara. Badirudi inork ez dakiela zeri erantzuten dioten eta zer egingo den bertan.
Sehaska etxea 1916an eraiki zuen Udaleko arkitektoa zen Ricardo Bastidak, eta Bilboko Udal Aurrezki Kutxak finantzatu zuen, hau da, Bilbotar guztion diruarekin egindako eraikina da. Eraikina Bilboko eta Bizkaiko langileen baldintzak hobetuko zituen inbertsio sozialak aldarrikatzeko egin ziren greba ...