@desertorea Ba, ni engainatuta sentitzen naiz. Izan ere, aste hasieran Euskaltelen eskaintza jaso nuen router wifia aldatzeko. Baldintzarik gabe, permanentziarik gabe, konexioak azkarrago egitea zen amua.

Etxean jaso eta azkartasun hori 5G kanalen bitartez lortzen da, etxean horretarako prestatutako gailurik ez baditugu ere.

Gainera, tramankuluarekin hainbat gauza galdu ditut: MAC helbideen bitarteko kontrola edo denbora mugak jartzeko aukera, besteak beste.

Eta atzera egiteko aukerarik ez.

@gontxatorre
Uste dut Izarkom hasi dela etxeko telf finkoa eta internet ere eskaintzen (aupa!!). Guk mugikorrak bakarrik dauzkagu Izarkomekin oraingoz.
@desertorea @izarkom

Jarraitu

@mikelgs
Aupa Mikel!
Duela hilabete edo, mezua bidali genizuen kide guztiei, zuntz bidezko Internet konexioa ematen hasiak ginela helarazteko. Interesatuta egonez gero, bete hurrengo estekako eskaera-orria:
izarkom.eus/zuntza
Ongi izan!
@gontxatorre @desertorea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea