Nire konexioak @izarkom en ditudanetik lehen aldiz jaso nuen atzo "zure datuen muga gainditu duzu eta ondorioz abiadura motelagoan nabigatuko duzu" mezua. Abiadura motelagoa da 2 MB deskargatzeko, kobertura ona dagoen leku baten, 3 ordu eta 12 minutu daramatzadala, eta ez du bukatu. Esango nuke hau ez dagoela Izarkomen eskutan, baina oso zatarra da abiaduraren muga "motelduko" dela esatea eta de facto mobila erabiltzea ezinezko bilakatzea... En fin, zertan ibili naiz ni ba hile honetan?

Jarraitu

Kaixo @okerreko !

Sare mugikor propioak eraiki ezinaren ajeak dira. Sare mugikorren hornitzaileek beraiek mugatzen dute abiadura, kontratatua dagoen datu kopurua gaindituz gero. Hau sare mugikorren jabeek sare horiek erabiltzen ditugun operadore guztioi egiten digute. Kontratatua dagoen datu kopurua gainditzean Gb 1 gehiago erabili dezakegu, baina abiadura baxuan, eta "oparitutako" Gb hori gainditzean aldiz datuak blokeatzen dizkiote linea horri...

@okerreko

Honen aurrean ezer gutxi egin dezakegu oraingoz. Sentitzen dugu eragindako eragozpenak. Gaur jada datuak birkargatuta izan beharko zenituzke.

Beste zer edo zer behar izanez gero lasai idatzi! Ongi izan!!

@izarkom lasai! Suposatu dut hala zela. Atzo beste zuen bezero batekin komentatzen genuen justu hori. Hori eta gutxiago erabiliko beharko genukeela mugikorra, jajaja. Ondo izan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea