Kaixo @izarkom. Ikusi dut email bat bidali diguzuela bazkideoi bi kontu izateko aukera etab... (oraindik ez dut irakurri).

Kontua da okurritu zaidala agian zuek baduzuela gaitasuna bazkideoi hodei propioa eskaintzeko? Nextcloud zerbitzari bat jarri eta nahi duten bazkideei telefono kuota bezala, hori ere kobratzeko?

Beharbada kriston astakeria esaten ari naiz, baina hortxe ideia! Ondo segi!!

Aizu @mikelgs , gure bulegoan belarria jarria duzu, ala? 😁😁 Bazkideoi Hosting, housing zerbitzuak eta Nexcloud gordailua eskaintzeko prestaketa lanetan gabiltza, bai. Baina ei, oraindik sekretua da.. πŸ˜…πŸ˜…

Bazenekien Lapurdiko eta Gipuzkoa ekialdeko kostaldeko euskaran gehienbat arrantzarako tresnak gordetzeko erabiltzen den biltegi edo sotoari Xaia deitzen diogula, Gaskoierako Chai hitzetik hartua? Ba hori, laister Xaia.eus

πŸ’ΎπŸ’ΎπŸ’Ύ

@izarkom hara!! Ba ez nekien ezer, ez!! Aupa zuek!! xaia.eus/ πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„

Zer da Housing baina? πŸ˜…

Jarraitu

@mikelgs

Zerbitzari (makina) propioa duzunean, baina etxean izan ordez, horretarako prestatuta dagoen rack batean jartzeko aukera eskaintzea da housinga, argindar horniketa jarraitua bermatuz eta Interneterako banda oso zabaleko irteera eskainiz.

Β· Β· Fedilab Β· 1 Β· 1 Β· 0
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea