Euskaltel, putaseme batzuk zarie. 15 urtetik gora zuekin eta urteroko tarifa igoerak. Purrustaka deitzekeran baino ez dozue zerbitzurik sekula emon, Bilboko lagunen alderaketan galtzen urtetekeran deitxu eta telefonuan ordu erditxik gora eskeitxa auki eta haren prezio bikotxa baino ez nazue emon. Eta fibra A-simetrikuagaz!!! Monopolijua amaitxu jatzuenian! Eta 60€n truke 300 mbs ordaintzen egon nazenian, erdira jaistia eskaintzen nazue?? Putasemiak!! Lotsabakuak! Ezta, debalde bez!!! Jun singan!

Herrijan fibra simetrikua beste bi konpainik sartu dabe. Ez nazue sekula ikusiko bueltan. Agur.

@AVU_Osoro @izarkom zuntzik ez dauke Lekitxon. Telefonua eurakin daukat urte askotik. Adi seinaleari! XD

Jarraitu

Aupa Aitor!
Gero eta operatzaile gehiagorekin ari gara iristen adostasunetara zuntz sare propioa ez dugun tokitan hauen zuntz tronkala erabili ahal izateko.Operatzaile hauen azken asteetako zuntz hedapenari esker, gure zerbitzuak Lekitxoko zonalde gehientsuenetan eskaini ditzakegu gaur egun, zure helbidean ere bai, noski ;-)
Hortaz, zuntz konexioa gurekin eduki nahi baduzu bete ondorengo galdetegia eta lehen bait lehen jarriko dizugu:
izarkom.eus/eskaera-zuntza/
!
@bekereke @AVU_Osoro

@izarkom @AVU_Osoro orain dela urtebete edo galdetu nizuen eta ez zegoen aukerarik. Egoera aldatu denik ez genekien. Beste konpainia bati eskatu diogu portabilitatea, izena irakurrri ostetik instalazioan, eta astelehenean daukagu hitzordua aldaketa egiteko. Berandu izango da zuei eskatzeko? Bestela, derrigorrezko hiruhilabeteak bete eta hots egingo dizuet, honezkero kooperatibako partaide naiz eta. Komunikazioa falta izan zaigu!

@bekereke @AVU_Osoro Kaixo Aitor,
Guk ere ez genekien zure helbidean zuntz hedapena egnda zegoenik. Operadoreek ez digute adierazten non egiten dituzten bere hedapen berriak eta batzutan denbora bat pasatzen da hedapen berriez ohartzen garen arte. 😪

Normalean operadoreak oraindik instalakuntza egin ez badu, instalakuntza hori atzera botatzeko aukera egon ohi da. Konexioa eskatu diozun operadore horren instalakuntza atzera bota badezakezu, guk konexioa egiteko aukera edukiko genuke.

@bekereke @AVU_Osoro Edozein duda edo galderarik bazenu, deitu lasai gure arreta zenbakira (943569214) eta argituko genizuke.

Ondo izan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea