Jarraitu

👋Kaixo 2024!

Urte berri honetan ere Telekomunikazio Burujabetzarako bidean lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, euskara, parte hartzea eta kontsumo arduratsua ardatz, kalitatezko telekomunikazioak denon eskuetara hel daitezen.

eta urte berri on guztioi!✊

· · Tusky · 1 · 3 · 3

@izarkom animo Nextcloud zerbitzuarekin! Ea aurten eskaintzen duzuen, nahiz eta GB pare bat bakarrik izan, batzuk ordaintzeko prest gaude!

Kontaktuak, egutegia, oharrak (notes) eta zereginak (tasks) eduki ahal izatea Izarkomekin, "betirako", bikaina litzateke.

Fitxategientzako 1 edo 2GB edukitzea ere oso erabilgarria. Ez biltegi konpultsibo moduan erabiltzeko, baizik eta gauzak partekatzeak egiteko (hodeiak horretarako izan behar luke).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea