Azken aldian konexio arazo ugari ditut, eta ez dakit lineari dagozkion, ala nere mugikorrari... beste inork al du arazorik @izarkom eko datu mugikorrekin?
Kaixo @Jokin_PA
Datu arazoekin jarraitzen duzu?
Beste erabiltzaileen erantzunak ikusita, guk ere ontzat eman genuen zure telefonoaren arazoa izango zela; baina ohartu gara kaltetutako SIM txartel bat ere izan zitekeela zure konexio arazoen jatorria.
Aukera baduzu, jarri SIM txartel hori beste telefono batean, ea arazo bera ematen duen. Ondo badabil, telefonoa da, baina hor ere arazoak ematen baditu, txartela da.
Beti da merkeago SIM txartela aldatzea, telefono berria hartzea baino.
@izarkom Kaixo! Hobeto doakit orain, baina 4G konexioa desgaitu nuelako 🤔 4G konexioarekin, askotan konexiorik gabe geratzen zitzaidan, nahiz eta estaldura izan. Ez dakit hori ere SIM txartelaren arazoa izan daitekeen... probatuko dut halere!
@izarkom Bai! Askotan egin izan dut operadore ezberdinen sareak hautatzearena, ez zihoakidanean. Probak egingo ditut eta esango dizuet, eskerrik asko!