Buenoooooo... "Euskaltel"-etik bonbardatu naute oraintxe.
Bezeroak gara aspalditik (bai, @izarkom, oraindik ez dugu zuengana jo, telebista zerbitzua dela-eta), eta komunikazioak gurekin euskaraz egiteko markatua dugu. Nik uste iaz arte lortzen nuela azkenean euskaldun batek deitzea. Gaur arte. Oraintxe Magrebeko herrialderen batetik deitu didatenek argi utzi didate ez dutela lankide euskaldunik ni euskaraz artatzeko.
Ze esperientzia txarra, benetan.
Eta ze nazka.
@aazpilikueta dokumentalak ikusteko (baita animalitxoenak ere) ez al zen La2?
@izarkom Bai, bazen. Baina ez dakit zergatik La2eko dokumentalek ez dituzte gure haurrak harrapatzen. 🤷🏻♂️