@izarkom kaixo! Etxean ez dugu oraindik internetik. Sarean arazoak daude oraindik edo posible da gure routerra frijititu izana? Eskerrik asko!

@txerren @izarkom guk ruterra hackeatu behar izan genuen (alegia, itzali eta piztu)

@neregauzak @izarkom bai, hori saiatu dut, baita routerra 10 minutuz desentxufatu eta haren inguruan dantza egiten ere, baina momentuz arrakasta handirik gabe XD

@txerren @neregauzak Bazterren batean izan behar duen zulotxoan txotxa sartu eta Reset egin routerrari. Horrela ere ez badabil, bidali ezaguzu arretara routerraren argien argazkitxo bat, mesedez, routerraren egoera zein den jakin dezagun... eta bitartean liburu bat hartu.

@izarkom bueno, probatu dut erreseteatzea eta ez du funtzionatu. Routerrak ez dauka argirik aurreko aldean. Eskatu daiteke beste bat? Zelan egiten da?

@neregauzak

Jarraitu

@txerren @neregauzak idatzi ezazu arretara mesedez, bertatik egoki artatuko zaituzte.

@izarkom bai eskerrik asko! Azaldu didate jada zer egin!! Animo sortutako intzidentzia guztiekin!! @neregauzak

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea