@ekaitz_zarraga @zital @izarkom nik ere CG-NATetik ateratzeko eskatu nuen pepephonen etxean zerbitzuak jartzeko eta 0 arazo.

Jarraitu

Aupa @ekaitz_zarraga
Bi konexio mota eskaintzen ditugu:
1. Ohikoa: 300 Mb/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Printzipioz CG-NAT barruan ematen da, baina ez dago arazorik CG-NATetik ateratzeko eta nahi izanez gero bideragailua bridgeatzeko ere ( @zital ek duen moduan). IP estatikoa ere jarri dakioke (prezio gehigarriarekin).

2. Aurreratua: 100 Mb/s, 300 MB/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Latentzia oso txikia, IP estatikoa eta Mikrotik bideragailu erabat konfiguragarriarekin.
@erralin

@ekaitz_zarraga
Konexio aurreratua zerbitzarien konexiorako aholkatzen dugu gehienbat, bestela ohiko konexioa nahikoa izan ohi da.

Momentuz ez dugu IPv6 eskaintzen, baina epe motzean Konexio Aurreratuan eskaintzeko asmoa dugu.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero lasai idatzi!
@zital @erralin

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea