@ekaitz_zarraga mila esker abisuarengatik.
Zerbitzarian aldaketak egiten ari gara eta ...

@izarkom Justo zuen produktuak ikustera sartu nintzen atzo eta pam!

Bide batez, bazkide egingo naiz eta mugikorra eta interneta zuekin kontratatuko dut. Gustatuko litzaidake minutu batzuk dituen datu gabeko mugikorreko tarifaren bat izatea, Som-en nerabeentzako tarifaren estilora, baina tira, nahiko ondo dena.

Galdera bat: CG-NAT egiten duzue?
Aurreko operadorean (pepephone) arazoak izan ditut CG-NATarekin. Eta IPv6?

@ekaitz_zarraga @izarkom

nik neuk behintzet eztot okin arazorik "CG-NAT"-egaz, eta router-a bridge moduen dakot neure asus-egaz sarie erabiltzeko :)

@zital Gogoratzen duzu pepephonekin izan nuen lioa, repo bat ezin nuela klonatu? cg-natetik atera ninduten eta arazoa desagertu zen.
Ez dut horrekin berriro borrokatu nahi.

Eta IPv6?
@izarkom

@ekaitz_zarraga @zital @izarkom nik ere CG-NATetik ateratzeko eskatu nuen pepephonen etxean zerbitzuak jartzeko eta 0 arazo.

Aupa @ekaitz_zarraga
Bi konexio mota eskaintzen ditugu:
1. Ohikoa: 300 Mb/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Printzipioz CG-NAT barruan ematen da, baina ez dago arazorik CG-NATetik ateratzeko eta nahi izanez gero bideragailua bridgeatzeko ere ( @zital ek duen moduan). IP estatikoa ere jarri dakioke (prezio gehigarriarekin).

2. Aurreratua: 100 Mb/s, 300 MB/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Latentzia oso txikia, IP estatikoa eta Mikrotik bideragailu erabat konfiguragarriarekin.
@erralin

@ekaitz_zarraga
Konexio aurreratua zerbitzarien konexiorako aholkatzen dugu gehienbat, bestela ohiko konexioa nahikoa izan ohi da.

Momentuz ez dugu IPv6 eskaintzen, baina epe motzean Konexio Aurreratuan eskaintzeko asmoa dugu.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero lasai idatzi!
@zital @erralin

@izarkom @zital Ba primeran. CG-NAT-etik aterata nahiko eta soberan izango dut.
Ea egun hauetan betetzen dudan burokrazia guztia.
Mila esker!

Jarraitu

@ekaitz_zarraga
Animo, oso erraza da!
Eta zalantzarik izanez gero Arreta Sailera deitu lasai, 900 909 777 telefonora, astegunetan 10.00etatik 14.00ak bitartean! @zital

@ekaitz_zarraga @zital
Txol ondo zainduko zaitugu

*Beste guztiak zaintzen ditugun moduan 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea