LAGUNTXA OSTIA!!!
Aurrekoan @izarkom -era joan nintzen BAT EG1N oparitxoaren bila, kuadrilako batek
nire izena eman zuelako izarkom-en alta emateko. @ekaitz_zarraga -egaz eta @eider -egaz berbetan, komentatu
genuen, alta berri bat emateko garestia zela, ta pentsatzen ari ginen ea hori
nola "arindu".
Adibidez: BAT EG1N-en ekartzen duenari %75-eko deskontua eta datorrenari %25-eko
deskontua bere lehen fakturan.
@izarkom @ekaitz_zarraga @eider @goiener
Baten batek esan dezake, ba enpresarentzako kalte handia dela, baina, izarkom-en
zenbat jendek hartzen du baja? ez dakit, uste dugu oso jende gutxi dela, orduan
kalte hori "infinitorantz" "arinduz" ba beharbada zenbakiek ematen dutela.
Ziur aski FLIPATZEN gaudela, baina ez dakit, uste dut horrelako zerbaitek
animatuko gintuzkeela bezero berriak ekartzera, eta izarkom esaten dugun moduan
izan daiteke goiener eta abar.
@izarkom @ekaitz_zarraga @eider @goiener
Beste alde batetik esaten genuen ere beharbada hasierako prezio hori nahita
dagoela jarrita, benetan jakiteko gauzak badutela bere prezioa, ez dela dena
debalde, prozesuek badutela bere kostua.
Ez dakit, uste dut bezeroen baja kopuruak lagunduko gaituela X hau askatzen,
eta hausnarketa + ideietara denok zaudete gonbidatuta.
@zital @izarkom @ekaitz_zarraga @eider @goiener Nik uste flipada guztiak direla ongi etorriak Zital, zuen proposamena agian pixka bat moldatuta egingarria da, bi erakunde hauek "flipadak" entzun eta irakurtzen dituzte behintzat.
@AVU_Osoro @zital @ekaitz_zarraga @eider @goiener gu ere konsziente gara hasierako diru kopurua askotxo izan daitekeela (horregatik jarri genuen zatikatzeko aukera).
Kopuru horrek kezkatzen gaitu, ez hainbeste etorri daitekeen jende kopuruari eragin diezaiolako (hau ere bai, noski), etortzen diren jende motari zuzen zuzenean eragiten diolako baizik. Badakigu kopuru hori konbikzioz etorriko liratekeen batzuentzako muga erreal bat dela.
Baina ez dugu asmatu nola konpondu arrakala.
@AVU_Osoro @zital @ekaitz_zarraga @eider @goiener mahai gainean ditugun gaiak dira.
Ulertzen dugu kezka, gustu handiz hartzen ditugu proposamenak (flipada izugarriak ere bai), baina proposamenak gauzatzea kontu handiz hartu beharreko zerbait da.
Zuek bultza hortikan eta guk bultza hemendikan... Ikusiko duzue nola eroriko dan.