@Aihertzaran mmm begiratu duzu @izarkom ?
Eraldaketak kostu bat du, beti.
Gure helburua prezio eskuragarri eta baldintza duinen artean oreka mantentzea da.
Ez luke zentzurik zerbitzuak denontzako eskuragarri jartzeagatik Izarkomeko langileon bizibaldintzak okertzea, gure bizibaldintzak onak izateko produktu elitistak eskaintzeak zentzurik ez lukeen moduan.
Badakigu kasu askotan prezioa ezinbestean kontutan hartu beharreko aldagaia dela. Gure erabakietan prezioek ere badute pisua.
Zuk aipatutako enpresa horren politika 'lur errea'-ren politika da; tarifa irrealekin arerio guztiak suntsitu eta gero gerokoak.
@izarkom nik zuekin izena eman nahi nuen ta etorkizunean ziur nago zuekin izena emango dugula.
Orain soldata bakar bat dugu ta ezin dugu gehiago egin ahal.
Lehen aipatu dudan bezala, zuekin izena eman nahi dugu ta harremanetan yarriko gara zuekin.
@Aihertzaran @izarkom nik ere oraingoz aukera merkeagoetara tiratzen dut. Hala ere, jakin nahi nuke ea Gipuzkoako herri guztietan ematen dizuen zerbitzua? Eta nire kasuan ez dut telefono finkorik behar, beharrezkoa al da internet edukitzeko telefono finkoa instalatzea?
@malkorra @Aihertzaran
Hego EH osoan ematen dugu zerbitzua. Interneta, zuntz bidez emateko aukera helbide zehatzaren arabera egiaztatu behar dugu, baia lurraldearen 90%etik haratago heltzen gara, eta zuntz bidez ematekoaukerarik ez balego, saiatuko ginateke alternatiba bat eskaintzen.
@izarkom @Aihertzaran oso ondo, begiratuko dut berriro. Daukadan konpainiarekin pixkat bat nazkatuta nago eta
@malkorra @Aihertzaran Finkoarenak esplikazio luzeagoa merezi du.
Internet zerbitzua ematen bada, internet zerbitzu horrek lotuta du telefono zenbaki bat (matrikula balitz bezala).
Operadora batzuek esaten ziguten, interneta ematen baziguten, telefono finkoa eman beharra zutela, eta kobratu egiten zuten (ez merke gainera!)
Gure kasuan, lotuta daude, baina doan da (ez baitu inolako kostu gehigarririk). Internet lineari telefono aparatu bat entxufatuz gero, erabilgarri zenuke, erabilera ordainduz
@izarkom @txerren bai, badakit. Agian etorkizunean.