Faxismoaren aurrean ☢️ borroka digitala.
Sare sozialetan gorputza, ideiak eta sentimenduak jartzen dituztenekin solastu gara Izarkom eskolako azken aurreko saioan. @maidergalardi eta @maialenarteaga -rekin oldarraldi erreakzionarioari buruz, sare komertzial vs fedibertsoaren dikotomiaz eta elkar zaintzearen beharraz mintzatu gara besteak beste.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta bereziki, erasoen gainetik ere, ezkertiarron, feministon, iraultzaileon,... ahotsa izan eta defendatzeagatik!