Gazako herritarren alde eta Israel burutzen ari den genozidioa salatzeko @izarkom eko langileok lanuztearekin bat egin dugu.
#ESEPalestinarekin #LangileokPalestinarekin #GenozidioaGelditu #PalestinaAskatu #BizitzenAlde #U15 #ESE #Kooperatibismoa
Izarkom eskolako 2. saioa prest 📣
Fake news aroa!? @julen_orbegozo ren eskutik.
Urriaren 29an 19:00etan Bilboko nodoan.
Info gehiago eta izen emateak:
https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
Izarkomeko langileok bat egingo dugu Gazako genozidioaren aurkako lanuztearekin.
Hau dela eta, bihar, urriaK 15, 11:00etatik 14:00etara gure bulegoak itxita eta Izarkomen arreta bide guztiak geldirik egongo dira.
#ESEPalestinarekin #LangileokPalestinarekin #GenozidioaGelditu #PalestinaAskatu #BizitzenAlde #U15 #ESE #Kooperatibismoa
https://www.izarkom.eus/gazaren-aldeko-lanuztea/
📣 U15ean Palestinarren bizitzen alde antolatuko gara!
Olatukoopetik dei egiten diogu
Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta mugimendu kooperatiboko kide orori U15 mobilizazioetan parte hartzera.
💥 Genozidioaren aurrean ezin gara isilik geratu: sionismoarekin harremanak hautsi eta bizitzaren aldeko konpromisoa berritu behar dugu.
🌿 Antolatu, partekatu eta sortu bizitza duinak posible egiten dituzten ekimenak.
#BizitzenAlde #U15 #ESE #Kooperatibismoa #LangileokPalestinarekin #PalestinaAskatu!🇵🇸
Israel Gazan burutzen ari den genozidioa eta blokeoa gelditzeko asmoz itsasoz abian zen flotilla enegarrenez erasotu eta ontzietan zihoazen lau euskal herritarrak atxilotu ditu Israelgo armadak, tartean Izarkomeko bi kideak.
Egoera latz honen aurrera, Izarkomek ekimenarekin bat egiten duela adierazi eta atxilotuei elkartasuna erakusteko datozen egunetan burutuko diren mobilizazio guztiekin bat egiten du.
Adi Seinaleari!
Izarkom eskola Hamaika TBn 📺
Bihar (asteazkena) 19:00etan eta 21:00etan lehen saioa emitituko da:
⭐️ Usue Mori + Adimen artifizialaren argi ilunak.
Espero dugu zuen gustoko izatea ;-)
#izarkomeskola
#telekomunikazioburujabetza
#adiseinaleari
@HamaikaTb
@reaseuskadi
@Olatukoop
📣 Atzo eman genion hasiera #Izarkomeskola berriari. Adimen artifizialaren argi ilunak aztertu genituen Usue Moriren laguntzarekin. Eskerrik asko Usue eta bertaratu zineten guztioi. Astebete barru telebistan ikusgai 📺
Hurrengo Saioan #fakenews aroa izango dugu hizpide Julen Orbegozo komunikazioko adituarekin ➡️ Urriaren 29an 19:00etan Bilboko nodoan.
Gaur adimen artifiziala izan dugu hizpide Usue Mori adituarekin. Datorren astean @HamaikaTb ikusgai! Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi! Programazio osoa hemen: https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
📢 Martxan da Izarkom eskola!
⭐️ Lehenengo TB podcast-solasaldia Bilboko nodoan: #UsueMori + adimen artifizialaren argi ilunak:
🌐 https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
#izarkomeskola #telekomunikazioburujabetza #adiseinaleari #AA #adimenartifiziala
Gurekin lan egin nahi?
Lankide bana bilatzen gabiltza Bilbo eta Irungo bulegoetarako.
Etxeetan zuntz bidezko internet konexioa ezartzeko ereduari FTTH (Fiber To The Home) deitzen zaio baina #Izarkom-en azken aldian eredu berri bat gabiltza garatzen: FTTTx, Fiber To The Txosna... 😜
Oraingoan #izanpirata Flamenkan #auzolanaritiraka!
Deskonexio digitala eta telekomunikazio burujabetzaren bidean udarako irakurketa proposamen bat: https://www.izarkom.eus/nerabeek-mugikorra-izate-bidean-laguntzeko-helduentzako-gida/
Jo ta su gabiltza lanean Lakuntzan Hatortxurock-ek merezi duen moduko azpiegitura prestatzen.
Zuntz sarea hedatu dugu, antolakuntzak dituen behar komunikatibo guztiak behar bezala bete ditzan.
Bat gehi bat bi t'erdi garelako!
Badator Izarkom eskola berria! 📢
Irailetik aurrera, @HamaikaTb ekin lankidetzan, telekomunikazio burujabetzarako formakuntza eta komunikazio tresna berria martxan izango da.
Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, fake news, pantailen inpaktua, pribatutasuna, nortasun digitala, fedibertsoa, software librea, moneta digitalak, etab. izango ditugu hizpide. Puntako adituak eta formatu berezi eta freskoan: TB podcast solasaldiak.
Laster info gehiago... #AdiSeinaleari!
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz