Hasi da Korrika! 🏃♀️ ♥️
Atzo hasi zen euskararen aldeko ekimenik erraldoiena. Izarkometik Atharratzeko hasiera ekitaldia eta 29an Bilboko amaiera jaia antolatzeko @AEK_eus -k behar duen internet azpiegitura guztia bermatzeko lanean ari gara.
Horrez gain, hainbat kilometro ditugu hartuta eta horietan elkarrekin korrika egitera animatu nahi zaituztegu:
➡️ IRUÑEA -Goienerrekin batera- > 26/03/22 > 772km
➡️ IRUN > 26/03/24 > 1313km
➡️ BILBO > 26/03/29 > 3387km
Bazatoz?
Gaur hasiko da 2 urtez zain izan gaituen 24. KORRIKA
Atharratzen 15:30tan emango zaio hasiera eta bertako irudiak mundu guztira hedatuko dira Izarkomek Atharratzen muntatu duen telekomunikazio azpiegitura baliatuz.
#Korrika
Izarkomek Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko deitutako greba orokorrarekin bat egin du eta gure arreta bide guztiak itxita egongo dira.
Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.
Gutxieneko soldata hemen erabaki
LGS 1.500€
Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko
Atzo Kontsumitzailearen nazioarteko eguna izan zen eta ikusita hurrengo albistean jasotzen diren datuak, gonbidapen bat: pentsatu birritan internet eta telefonia zerbitzuak kontratatzerako orduan ⬇️
https://orain.eus/eu/aktualitatea/gizartea/2026/03/09/telekomunikazioen-eta-telefoniaren-alorra-da-kontsumitzaleen-artean-erreklamazio-gehien-eragiten-dituena/
#AdiSeinaleari #telekomunikazioburujabetza #m15 #ezjarrikontsumoajokoan
Zer da nazio ikuspegia?
Adibidez, Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako herriko bozen inguruan @kanaldude k egingo duen zuzeneko saioa Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan ikusi ahal izatea Begizta plataformaren bidez.
https://izarkom.eus/begizta
Mila esker #Eragintza
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Eragintza Kultur Erakundea aisialdia heziketa eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa ulertzen duen erakundea da. Balioetan oinarritutako jarduera hezitzaile eta komunitarioen bidez, pertsonen garapen integrala eta gizarte parte-hartzaile, inklusibo, feminista eta euskalduna sustatzen ditu.
Eragintza Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
📣 Atzoko Izarkom eskolan #softwarelibrea izan genuen hizpide #IkerGaraialde-ren eskutik: Pertsona eta herri askeagoak helburu, ezinbesteko tresna digital alternatiboak.
Datorren asteazkenetik aurrera ikusgai 📺 @HamaikaTb
Gainontzeko saioak eta izen emateak: https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
Gaur @ELAsindikatua eta @LABsindikatua rekin elkartu gara, M17ko grebarekin bat egiten dugula adierazi eta gure kide guztiei M17ko mobilizazioetara gehitu daitezen eskatzeko.
#M17
Mila esker #Emaisia Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Emaisiak Emakumeen Elkarteak Emakumeen trebakuntza indartu eta bultzatu nahi ditu aisialdiaren eta esku-hartze soziokulturalaren esparruetan, eta aisialdia eta esku-hartze soziokulturalaren esparruetan emakumearen egoeraren inguruko ikerketa sozioiogikoak egin.
Emaisiak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
BESTE MUNDU BAT FEMINISMOTIK
Munduaren luze-zabalean gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguru bete-betean iritsi gara beste urte batez martxoaren 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok arrazoiak soberan ditugu kalera ateratzeko. Gure herri eta auzoetan ere lurreratzen baitira indarkeria horiek guztiak.
Adi egon zure inguruko mobilizazio eta bestelako deialdietara.
📢 Datorren astean #izarkomeskola berria dugu. Software askea herri libre batean garatzeko oinarriak aztertuko ditugu #IkerGaraialde Izarkomeko zuzendariaren laguntzaz. Izen ematea eta info gehiago:
➡️ https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/software-askea-herri-libre-batean-2/
Martxoaren 19an #KORRIKA ren hasiera mundu guztira zabaltzeko behar den Internet eta telekomunikazio azpiegitura instalatzeko lanetan gabiltza Izarkomeko kideak, gu ere euskara baikara.
Bakarrik ezin dugu, lagunekin bai.
#AdiSeinaleari
@AEK_eus
Mila esker @BibaArdoak
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Biba Ardoak ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalak dira.
Bizitza eta plazera darie banatzen dituzten ardoei, eta Euskal Herriko jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi dituzte.
Biba Ardoak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
📢 Aste honetako Izarkom eskolako gaia "Nola babestu gure bizitza digitala" izan da. DBEAko zuzendaria den Unai Aberasturiren laguntzaz, gaur egun izapiderzen ari diren auziez, pribatutasunaz ohartzeko beharraz, sare sozial digitaletaz, AA eta ziber erasoetaz besteak beste hitz egin dugu 📺 Martxoaren 4ean @HamaikaTb -n ikusgai. Hurrengo saioen info gehiago ✅ https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
#Izarkomeskola #AdiSeinaleari #telekomunikazioburujabetza #datuakbabestekoeuskalagintaritza
Mila esker #Juntura
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Arkitekturak gizartean eragiteko duen gaitasuna balioan jarri nahi du Junturak, norbanakoen bizimoduak hobetuz eta pertsonen arteko harremanak ehunduz.
Arkitektura hainbat faktorek parte hartzen duten ekosistema gisa ulertuz, testuingurua ulertuz, ezarritakoa kuestionatuz eta ikuspegi subersibo, inklusibo eta espontaneo batetik espazioa birpentsatuz.
juntura Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz