🌟IZARKOMEN mugikorra eskuratzea oso erraza da,
4 PAUSU HAUEK JARRAITU:
1️⃣ BAZKIDETU
2️⃣ ESKAERA BETE
3️⃣ SIM txartelaren bidalketa
4️⃣ AKTIBAZIOA
Eraldaketa dei batekin hasten da! Zatoz!!!
#AdiSeinaleari
#TelekomunikazioBurujabetza
#mugikorra
Kaixo @galaipa !
Badago aukerarik nahiz eta pareta lodidun etxea izan. Nahi izanez gero, deitu iezaguzu eta komentatu dezakegu.
Ongi izan!
ADI! ROAMING BALDINTZA ETA PREZIO BERRIAK
Ekainaren 15etik aurrera, zenbait baldintza aldatu egingo dira:
1.Roaming baldintzak EEBBtan
2.SMS prezioa
3.Deien prezioa
Xehetasun gehiago beheko artikuluan👇
#AdiSeinaleari
#OporretanDeskonektatu
https://www.izarkom.eus/adi-roaming-baldintza-eta-prezio-berriak/
Bueno ba hametik itzikot zelan imiñi @izarkom -eko SERCOMM routerra bridge moduen, geure routerra konektatu ahal izateko:
https://gist.github.com/ZiTAL/ff423a22d779c56889b12e2ee23ea924
eskerrik asko @agaraialde laguntsiñuegaitxik, legoiek zarie!
Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidatu guztiei atzoko jardunaldian parte hartzeagatik. @titi eta @marcelcosta, Kataluniatik gurekin izan zirenak, @aldatsa eta @axierL @argia-koak, euren ikuspegia, esperientzia eta kontraesanak gurekin partekatu zituztelako, @goiatz (Baladalab) eta @teketen (Talaios), jardunaldia prestatzen laguntzeagatik... plazer handia izan da.
Atzo @abaraska k antolatutako #Fedibertsoa ri buruzko jardunaldian sare sozialen inguruan gure inkoherentziak gainditzen hasteko @titi ek eman zizkigun abiapuntuak aintzat hartuta, etxeko lanak besapean itzuli ginen. Gaurtik @izarkom en web orrian enpresa transnazionalen sare sozialei publizitatea egiteari utzi eta #mastodon erako lotura soilik agertuko da.
Aupa @zital ! Idatzi sms-a 693922997 zenbakira eta larrialdi taldekoek berehala lagunduko zaituzte.
ZEIN ADINETAN EMAN BEHAR ZAIE MUGIKORRA NERABEEI?
📱Galderak erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.
BDSKoopek laian ateratako artikulua: https://www.izarkom.eus/zein-adinetan-eman-behar-zaie-mugikorra-nerabeei/
EGUNEAN BEHIN IZARKOM LIGA
Atzo hasi zen mugikorrerako euskarazko jokoaren 12.denboraldia, oraingoan ere #Izarkomliga antolatu dugu! Beraz, parte hartu sari bikainak dauzkagu eta! 😉✊
🗓️Maiatzak 15-Uztailak 16
❓10 GALDERA EGUNERO
🏆ASTERO 2 SARI
🔑99C64A
https://www.izarkom.eus/egunean-behin-12-denboraldian-ere-izarkom-liga-antolatuko-dugu/
Amaitu ditugu lanak.
Mila esker bertan edo online parte hartu duzuen guzieri. Datorren urterarte!
#AdiSeinaleari
Iritsi zaigu bozkatzeko unea. Aitorrek, Errektoretza Kontseiluko kide eta idazkariak, bere lekua utziko dio Jabi Asurmendiri Errektoretza Kontseiluko kide berria izateko.
Gogoratu online zaudetenak 14:00ak arte duzuela botoa emateko aukera.
#AdiSeinaleari
Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"
#AdiSeinaleari
Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!
#AdiSeinaleari
M1
Gaur, lanaren gaineko burujabetza aldarrikatu nahi dugu: soldatapeko lanaren baldintzak hobetzen saiatzetik lan-harremana iraultzera jo behar dugu.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidez logika produktibistetatik gure beharrak asetzera bideratutako lan esparrua sustatuz.
"Argindar sektorean metatutako esperintzia eredu hartuta, telekomunikazioetara salto egin genuen" Xabier Igartua Onaro Oñatiren esperientziari buruz.
"Pandemiak hainbat Oñatiarren internet konexio gabeziak azalerazi zituen" Xabier Igartua-Onaro Oñati
#bizhiriak
#txingudi
#Telekomunikazioburujabetza
#behetikgora
"Telekomunikazioen sektorea guztiz pribatizatua egoteak gure eskubideak urratzen ditu" Beñat Azkargorta @ehkom
#bizhiriak
#txingudi
#Telekomunikazioburujabetza
#behetikgora
Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz