Erakutsi berriagoak

Ederra bart bizitakoa; Iruñeko Alde Zaharrean @goiener -ekin partekatzen dugun bulego berria inauguratu genuen, festa-giroan eta bazkidez inguratuta.

Hemendik aurrera Irun eta Bilboz gain, Iruñean ere topatuko gaituzue, Kale Berriko 10. zenbakian, @goiener kooperatibarekin batera, burujabetza eta eraldaketaren bidea jorratzen.

Izarkom (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

Mila esker bulegoaren irekierara inguratu zareten guztiei. Jarraitu dezagun elkarrekin bidean! 💚 💚

@izarkom 🤜🤛 @goiener

Erakutsi haria
Izarkom (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

🕺🏻 Hasi dira Iruñeko bulegora iristen bazkideak eta lagunak. Ongi etorri!! 🥳

@izarkom 🤜🤛 @goiener

@izarkom

Erakutsi haria
Izarkom (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

🔹 Gaur inauguratuko dugu Iruñeko bulego berria.
🕺🏻 Sorpresak, DJ Moreira, bertsolariak, jan-edana eta giro ona!
🥳 Zain izango gaituzu!

@izarkom 🤜🤛 @goiener

MILA ESKER@Biziola@mastodon.eus Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.

Biziola Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Telekomunikazio buruja... zeeeer⁉️

Askotan telekomunikazioa edo teknologiari buruz hitz egiterakoan sekulako distantzia sortzen da, martzianoak bezala hitz egiten dugula dirudi. Elikadura edo osasungintzan ez bezala, zaila zaigu jakitea zer dagoen hitz potolo horien atzean.

Burujabetza zer den ere Beñat Azkargorta Mintegirekin kalera ekartzen saiatuko gara Izarkom eskolako 5. saioan:

🗓 Urtarrilak 28
🕛 19:00
📍 Bilboko nodoa
➡️ izarkom.eus/izarkom-eskola/

@AVU_Osoro @zital @ekaitz_zarraga @eider @goiener mahai gainean ditugun gaiak dira.

Ulertzen dugu kezka, gustu handiz hartzen ditugu proposamenak (flipada izugarriak ere bai), baina proposamenak gauzatzea kontu handiz hartu beharreko zerbait da.

Zuek bultza hortikan eta guk bultza hemendikan... Ikusiko duzue nola eroriko dan.

@AVU_Osoro @zital @ekaitz_zarraga @eider @goiener gu ere konsziente gara hasierako diru kopurua askotxo izan daitekeela (horregatik jarri genuen zatikatzeko aukera).
Kopuru horrek kezkatzen gaitu, ez hainbeste etorri daitekeen jende kopuruari eragin diezaiolako (hau ere bai, noski), etortzen diren jende motari zuzen zuzenean eragiten diolako baizik. Badakigu kopuru hori konbikzioz etorriko liratekeen batzuentzako muga erreal bat dela.
Baina ez dugu asmatu nola konpondu arrakala.

@AVU_Osoro @zital @ekaitz_zarraga @eider @goiener kaixo deneri,
Barkatu lehenago idatzi ez izana, baina pilotan ibili gara asteburuan.

Ea, puntuz-puntu:
Arrazoi duzue, flipada bat da... baina flipadak maitekoo ez bagenitu, esistituko al zen Izarkom?

Hasierako prezio hori ez jakiteko gauzak badutela bere prezioa, ez da hainbeste jendeari jakinaraztea, gauzek kostu bat dutenez, kostu hori ordaintzea baizik.
Prezio guztiak daude pentsatuta eta doituta. Hortik behera, Izarkomentzako zauri.

Urratsak emateaz gain gain, urrats horiek ospatu egin behar direla uste dugunez, @goiener -ekin partekatzen dugun Iruñeko bulego berriaren irekiera ospatzera goaz.

izarkom.eus/iruneko-bulegoaren

MILA ESKER sos arrazakeria
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

AMHER pertsona migratuen integrazioaren alde eta xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako borrokaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte antiarrazista eta feminista da, bizikidetzaren alde eta kultura, hizkuntza, etnia eta jatorri aniztasuna errespetatzearen alde aritzen dena.

AMHER Hernaniko Elkarte Multikulturala Izarkom kide da!

Jokatu berri dira trinketean eskuz binakako Izarkom Sariko kadete eta jubenilen finalak.

Kadeteetan Iraola eta Iparragirre nagusitu dira Elosegi eta Zufiriaren aurkako partidan eta jubeniletan Oñate eta Cestauk irabazi diete Zufiria eta Iparragirreri.

Arratsaldean Nagusien mailako finalak jokatuko dira.

Izarkom (r)en bultzada

@Olatukoop|ek lehen podkast saioa egin du, eta bere ekoizpenean hartu dugu parte. Gure asmoa, ESEko proiektuak aurkeztea izan da eta, horretarako, Euskal Herrian zehar ibili gara bueltaka.
@BiraProdukzioak eta @TaPuntu|rekin batera elkarlanean, eta Maite Bidarte kazetari bezala, podkastaren koordinazioan aritu gara lanean. Lehen denboraldi honetarako 5 saio prestatu ditugu, eta lehena entzungai dago hemen: olatukoop.eus/podkasta/

Entzun zaizue eta adi hurrengo kapituluei!

Izarkom (r)en bultzada

Goiener eta Izarkom, kooperatiba euskaldunak, herritarrak eta zintzoak

Kontsumo arduratsua, herritarren ahalduntzea, euskalduna edota zintzoa izatearen helburuak partekatzen dituzte bi kooperatibek. Eta aurrerantzean ere…
euskalerriairratia.eus/irunea/

#iruñea #gizartea

Izarkom (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

🔹 Datorren ostegunean inauguratuko dugu @izarkom eta Goienerren Iruñeko bulego berria.
🕺🏻 Sorpresak, DJ Moreira, bertsolariak, jan-edana eta giro ona!

✍️ Etorriko zara, ezta? 😀
goiener.com/iruneko-bulegoaren

📺 Dagoeneko ikusgai duzue Izarkom eskolako 4. saioa: Mirene Beriain "Pantailen inpaktua haur eta gazteengan" 📢 izarkom.eus/izarkom-eskola/

Aurreko astean jakitera eman genuen moduan, hitzarmena sinatu du Izarkomek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin, eta Izarkomek txapelketa ezberdinen finalak telebistaz eman ahal izateko internet konexioa eskain eta Trinkete Txapelketak babestuko ditugu. Honen harira, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa – Izarkom Sarian Eskuz binakako finalak jokatuko dira, larunbatean.
izarkom.eus/gipuzkoa-pilota-tr

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea