Izarkom (r)en bultzada

Herri boterea, tokian-tokikotasuna, horizontaltasuna, dezentralizazioa, sarea, gertutasuna, eraldaketa soziala, burujabetza herritarra eta gizarte kooperatibista komunitarioa egunez egun eraikitzen delako, txikitik gauza handiak egiten direlako @izarkom -ko bazkidea egitea erabaki dut eta etxean dut jada telekomunikazio zerbitzuez gozatuteko!! :olentzero: :izargorria:

Izarkom (r)en bultzada

Mugaz gaindiko proiektuak eta lankidetza aukerak izan ditugu ardatz #EnpresareanForoa n.

Bihartean, Elkar, @izarkom Euskal Moneta eta Lansareaneko ordezkariek muga administratiboak gainditu eta herri ikuspegiarekin lan egiteko gakoak eman dituzte.

๐Ÿ”— baieuskarari.eus/eu/bloga/2025

Ez galdu Izarkom eskolako 3. Saioa ๐Ÿ“ข
Nortasun digitala eta zibersegurtasuna hizpide Puntueus fundazioko Lorea Arakistainen eskutik. Azken egunak izena emateko!

ONGI ETORRI

Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

Elikadura-sistema jasangarrian eta bertako zein garaian garaiko produktuetan oinarritzen da Labore Oarsoren eskaintza oparoa. Kontsumo osasuntsuaren eta arduratsuaren alde eginez, komunitatea eta ingurumena zaintzen dituzte eta tokiko ekonomia zuzena sustatu, euskaratik eta euskaraz gainera.

Labore Oarso Izarkom kide da iada! Zeren zai zaude?

Izan kide! ๐Ÿ‘‰ www.izarkom.eus/izan-kide

ONGI ETORRI
Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

Hirigrama kooperatiba lau kidek osatzen dute eta Donostian dute euren bulegoa. Hirigintza eta arkitektura aholkularitza eta lan teknikoak egiten dituzte, betiere sentsibilitate berezi batekin, bai ingurumenarekiko, bai aspektu sozialarekiko.

Hirigrama Izarkom kide da iada! Zeren zai zaude?

Izan kide! ๐Ÿ‘‰ www.izarkom.eus/izan-kide

ONGI ETORRI @biolur
Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

"Gure baserriaren etorkizuna ziurtatu nahi badugu, egun nagusi den nekazaritza eredua aldatu beharra dago.

Biolur Gipuzkoa, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da."

Berbaizu Izarkom kide da iada! Zeren zai zaude?

Izan kide! ๐Ÿ‘‰ www.izarkom.eus/izan-kide

Globalizatua eta hiper-konektatuta dagoen mundu batean herri baten nortasun digitala sortu, saretu eta sendotzea ezinbestekoa da. Hamarkada bat baino gehiago daukan @puntueus -ek interneten euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu.

Horrez gain, .EUS domeinuen zibersegurtasunaz ere arduratzen da, egon litezkeen erasoak aztertu eta erabiltzaileen babesa indartuz. Sakonago ezagutuko dugu beraien lana @lorea -ren eskutik:

๐Ÿ—“๏ธ Azaroak 26
๐Ÿ•› 19:00
๐ŸŽˆ Bilboko nodoan
izarkom.eus/ekitaldiak/nortasu

Pauso berri bat bide malkartsu honetan. Hemendik aurrera euskara, komunitatea eta teknologia propioak indartzeko elkarrekin estuago lan egingo dugu. Helburuak:

๐ŸŽฏ .EUS domeinuaren sustapena

๐ŸŽฏ Eduki eta komunikazio proiektuak landu

๐ŸŽฏ Prestakuntza eta sentsibilizazioa ekintzak burutu

๐ŸŽฏ Etorkizuneko ekimenen azterketa egin (software librea, datu-segurtasuna, hodei eta teknologia propioak...)

โ˜‘๏ธ Otsailaren 28a bitartean Izarkomeko bazkideek .eus domeinua erregistratzeko abantailak dituzte.

Izarkom (r)en bultzada

"Politikari outsiderren eta enpresa multinazionalen arteko aliantza bat dago"

Julen Orbegozoren esanetan, enpresa multinazionalek negozioa egiten dute sare sozialetan eta aldaketa nahi duten politikariek ere ikusi dute badaukatela zer irabazi. Bere iritziz, Internetek balio izan zuen aktibismorako, baina gaur egun,"penduluaren beste aldea" bizi dugu.

๐Ÿ”— Saioa osorik eta eskolako info +: izarkom.eus/izarkom-eskola/


@HamaikaTb @reaseuskadi

Izarkom (r)en bultzada

Manuela Battaglini: "Egun Big Tech-ak dira negozio-ereduak definitzen eta gizarteari forma ematen diotenak. Negozio ereduek legea hiltzen dute eta 2007tik abantaila hartu digute."

#Euskarabildua2025

Jarraitu streaming bidez ๐Ÿ‘‰ youtu.be/dw_1ZfPP3Yo

Izarkom (r)en bultzada

Josu Waliรฑo: "Interneteko erabaki gune nagusietan arauak, estandarrak eta politikak ezartzen dira, eta horiek zuzeneko eragina dute gure hizkuntza, kultura eta komunitate digitalean. Euskal komunitateak bere ahotsa eta ikuspegia txertatu behar ditu foro horietan, etorkizun digitalaren parte aktibo izateko."

#Euskarabildua2025

Jarraitu streaming bidez ๐Ÿ‘‰ youtu.be/dw_1ZfPP3Yo

Izarkom (r)en bultzada

Iratxe Esnaola: "Hezkuntza digitalizatzea ez da enpresa bat digitalizatzea. Hezkuntzak funtzio soziala badu, digitalizazio eredua funtzio sozial horrekin lerrokatuta egon behar da eta indartu egin behar du. Zein tresna, nola, noiz, eta zertarako erabili oso erabaki garrantzitsua da."

#Euskarabildua2025

Jarraitu streaming bidez ๐Ÿ‘‰ youtu.be/dw_1ZfPP3Yo

๐Ÿ“ข Aste honetako Izarkom eskolako gonbidatua Julen Orbegozo izan da. Fake newsen aroan teknologika handiek, agintari populistek eta enparauek sortzen ari diren mundu berria aztertu dugu.

Egia eta errelatoaren inguruko borroka zein deshazkunde digitalaren beharra azpimarratzeaz gain, teknologiak filosofia irentsi ez dezan aktibatu beharraz ere mintzatu gara.

Hurrengo astean Hamaika TBn ikusgai eta azaroaren 26an 3.saioa Bilboko nodoan!

Izarkom (r)en bultzada

๐Ÿค #BatuzAldatu: Itun Soziopolitiko berrirako eskaintzarekin bat egin dute beste 4 eragilek:

1โƒฃ Labayru Fundazioโ€‹a
2โƒฃ EnpresaBidea egunkari digitala
3โƒฃ @duguna Iruรฑeko Dantza Taldea
4โƒฃ Izarkom Kooperatiba @izarkom

๐Ÿ” Informazio gehiago๐Ÿ‘‡
kontseilua.eus/batuzaldatu

Azken deia ๐Ÿ“ข
Bihar aroa hizpide Izarkom eskolan:
Informazioaren aroan, infoxikatuta gaudela diote adituek. Egunero irakurtzen ditugu zalantza edo susmoa eragiten diguten berriak, interneten, sare sozialetan zein hedabideetan; baina, ba al dakigu benetako eta gezurretako albisteak bereizten?ย 
โžก๏ธ Urriak 29 / 19:00
๐Ÿ  Bilboko nodoan
izarkom.eus/ekitaldiak/fake-ne

Hezkuntza eta teknologia: oreka bilatzen โœ๏ธ๐Ÿ“š

Izarkom kooperatibak eta @argia -rekin lankidetzan, aditu-talde baten txostena gida praktiko bilakatu du, hezkuntza digitalean hausnartzen laguntzeko.

Telmo Lazkanok aurreratzen duen bezala: "Digitalki ikasteak ez ditu espero ziren hobekuntzak ekarri, eta kasurik okerrenean, kalteak eragin ditu".

Honen aurreran, bide berriak jorratu beharko lituzke "konpetentzia digitaletik ahalduntze digitalera igarotzea" bilatuz.

argia.eus/argia-astekaria/2936

"Aizu! Pertsuadiatua izaten ari zara, eta badakizu!"

Pertsuasioa, fake news, teknofeudalismoa eta enparauen aurrean sozializazio eta kulturizazio esparru originalei eutsi behar diegula ongi adierazten du Julen Orbegozo Terradillosek EnpresaBIDEArekin lankidetzan sortu dugun Izarkom eskolako artikulu kutxaren azken alean:

๐Ÿ“’enpresabidea.eus/iritzia/aizu-

Gogoratu Bilboko nodoan aurki izango dugula gurekin solasean: Urriaren 29an 19:00etan:

โญ๏ธ izarkom.eus/izarkom-eskola/

.@izarkom eta @tokikom .ek sinatutako hitzarmenari esker, euskarazko TB kate guztiak ikusi ahalko dira munduko edozein bazterretatik bidez
izarkom.eus/euskarazko-tb-kate

Izarkom (r)en bultzada

Gaurtik aurrera, TOKIKOMeko tokiko #telebistak ikusgai daude @izarkomโ€‹ek eskaintzen duen #BEGIZTA online telebista plataforman.

Eremu geografiko bakoitzean, dagokion telebista azalduko da lehena zerrendan, euskarazko kontsumoaren aldeko apustua bultzatzeko.

@28kanala @gitb @Guka @goiena @oizmendi @pantailakeuskaraz

tokikom.eus/2025/10/toki-teleb

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea