Izarkom eskola 😈 euskal Fedibertsoa:
Prest dago dagoeneko Izarkom eskolako hurrengo saioa. @Ziharae Enbeita Gardokiren laguntzaz sare sozial digitalen arteko ezberdintasunak aztertu eta euskal fedibertsoan murgilduko gara. Bazatoz?
➡️ https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/sare-sozial-digitalak-eta-euskal-fedibertsoa/
#izarkomeskola #telekomunikazioburujabetza #adiseinaleari #saresozialak #fedibertsoa @enpresabidea @HamaikaTb @ueu_orokorra
Mila esker Galtzaundi
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkartea 1990. urteko abenduan sortu zen eskualdean euskara normalizatzeko helburuarekin. Galtzaundi elkarteak, aipaturiko inauterietako pertsonaiaz aurkezterakoan bere burua, Galtzaundiren irudiak darion alaitasuna euskararen inguru baikor batean txertatu nahi du.
Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
Mila esker Irule Abokatuak
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Zerbitzu juridiko eta psikosoziala eskaintzen du ikuspuntu feministatik. Ohiko abokatutza edo jardun juridikoa beste modu batera aurrera eramateko motibaziotik sortu zuten Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte abokatuek.
Irule Abokatuak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
Radio Euskadiko #Laredviva saioan Raquel Navarro eta REAS Euskadiren laguntzarekin (eskerrik asko ekipo!), Izarkom eta telekomunikazio burujabetzaren inguruan elkarrizketa egin ziguten.
Hemen duzue entzungai:
https://guau.eus/m/la-red-viva-izarkom-soberania-de-telecomunicaciones
Mila esker Bizigarri Auzo Elkartea
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Bizigarri Auzo Elkartea auzokideen elkarte bat da, Zaramagan bizi direnek, Zaramaga bizi dutenek, auzokidez arduratzen direnek eta euren beharrei erantzun egiten diotenek osatua. Bizigarriren lana Zaramaga auzoko bizilagunei zuzendua dago, bere jatorria, sinesmen, kultura, adin edo beste edozein berezitasun kontutan hartu gabe.
Bizigarri Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
@noraeza
Bai, hori da. Egia da 'promozio euskarriek' ez digutela konfidantza askorik eman, baina zer ote den jakin nahi dugu. Nork, nola, zergatik...
Kaixo deneri
Euskarazko IEUP izeneko sare soazial batez hitz egin digute... baduzue hone berririk?
Zure telefono konpainiak zure hizkuntza eskubideak errespetatzen ditu?
Izarkom telekomunikazio kooperatiba euskalduna da, euskaraz bizi nahi duena eta euskara duena lanerako eta arretarako hizkuntza.
Euskara baita gure territorio libre bakarra.
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz