Fedilab-ek beste instantzietako denbora-lerro lokala irakurtzeko aukera ematen du, baina mastodon-eko web bidezko aplikazioak aldiz ez, edo nik behintzat ez dakit nola egin... Bada aretoan hau nola egin esango lidaken norbait?

Sakatu munduko bolaren botoia, gehitu instantzia bat eta idatzi ikusi nahi duzun url, bar, ia hori den galdetzen ari zarena 😊

@3tirttezubiaga Ba mounduko bola hori sakatzen dut eta ez dit inongo aukerarik ematen... Agian mastodon.jalgi.eus instantzian aktibatu gabe egongo ote da aukera hori? @kudea , lagundu nazakezu?

@atxamart @3tirttezubiaga Guk dakigunez, fedilab-ekin egin daiteke baina web bidez ez dago aukera hori. Zuek ba al dakizue, @admin?

@kudea @atxamart @3tirttezubiaga
Fedilab-ekin egin daiteke, baina web bidez guk dakigula behintzat ezin da beste edozein instantziatako denbora-lerro lokala ikusi.

Instantzia batzuetan denbora lerro lokala ikus daiteke bere oinarrizko URLari /public gehituta:
mastodon.eus/public
mastodon.art/public

Baina beste batzuk desaktibatuta edukitzen dute aukera hori:
mastodont.cat/public

Edo denbora lerro federatua erakusten dute:
mastodon.jalgi.eus/public
mastodon.social/public

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Euskal instantzia burujabea