Eta bai, ez zait gustatzen kalean hainbeste jende espainiar selekzioaren kamisetarekin ikustea. Baina ez da besteenganako errespetu faltagatik edo ezberdinarekiko gorrotoagatik, gure selekzioa izatea debekatzen duenarekiko ezinikusi justifikatua baizik.
Espainiako Futbol Federazioa baita Euskal Selekzioa ofiziala izateari betoa jartzen diona. Haiek nahiko balute Euskal Selekzioak txapelketetan lehiatu ahal izango luke, Eskozia, Gales edo Ipar Irlandak bezala.
Gasteizko alkateak dio zorionez orain, lehen ez bezala, normaltasunez animatu daitekeela espainiar selekzioa, eta beste batzuk animatzen dituztenak ere errespetatzen dituela.
GAINERA BERAIEK BIKTIMAK ETA HALA ERE BESTEEKIKO JATORRAK?!? BARKATU, BAINA BERAIEK BETI ANIMATU AHAL IZAN DUTE (ETA EGITEN DUTE) BERAIEN SELEKZIOA TXAPELKETETAN!
GU GARA GURE SELEKZIOA ANIMATU EZIN DUGUNAK, ZUENAREN ERRUZ!!!
✍️ 'Baiona, Frantziako Tourra eta ikuspegiaren garrantzia', Eneritz Oianguren Uretaren #zuzendariarigutuna, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇🏿
https://b.eus/69e00a8eDL
Jaurlaritzak ez du bere hezkuntza ereduen 40 urteko porrot absolutua onartu nahi.
Ez du onartu nahi orain arte tranpetan ibili dela inolako kontrolik gabe ikasleei euskara gainditu eta beste aldera begiratuz, ze bazekien ze euskara maila eta ze desastrea dagoen hainbat esparrutan.
Nahiago du familia espainolistei eta elkarbizitzaren kontrakoei arrazoia eman eta euskararen ofizialtasuna eraitsi, autokritika egin eta bere erantzunkizuna onartu baino.
Hori da hemen gertatzen ari dena
Euskararen militanterik gabe ez dago etorkizunik. Gai honetan bereziki: Esnatu ala hil! Nire artikulua gaurko
@berria egunkarian.
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/euskararen-militanteak_2160189_102.html
RE: https://mastodon.eus/@berria/116820878038642634
Nik ere sentsazio eta antzeko esperientziak. "Mundua holaxe da" konformismoan bizi gara. Ba, merezi duguna daukagu
📍ADI! Euskaltzale batzuk 'Gure Txokoak' app eta webgune zoragarria sortu dute! Euskal Herri osoan zerbitzua euskaraz ematen duten komertzio, zerbitzu eta espazioen gida da, auzolanean sortua eta auzolanean elikatuko dena. Proposatu zuen inguruan zerbitzua euskaraz ematen duten txokoak!
Euskal Herriko mapa ahalik eta osatuena lortuz, sortu dezagun guztion artean euskaraz bizitzeko lagungarri izango zaigun tresna bat! 🔥😉
Webgunea: guretxokoak.eus
App-a: https://labur.eus/guretxokoakapp
Bost egun eta zeroak.
Miren Arantzazu Aranzabalen iritzi artikulua, dianaren erdi-erdira.
IRITZIA | Euskarako noten eskandalua
– Mikel Basaberen iritzi-artikulua, selektibitateko euskarako azterketaren emaitza batzuen harira:
https://www.argia.eus/albistea/euskarako-noten-eskandalua
RE: https://mastodon.eus/@kontseilua/116653186805874502
Hau erronka egingarria da, baldin eta geure buruari gezurrak esateari uzten badiogu.
Adibidez: Udaletako (udalerri euskaldunetako?) aisialdi eta kultura eskeintza gehiengo espainola finantzeatzeari uzten diogunean. Euskarazko zinema, kirol, dantza talde, arte tailer... gailentzen hasten badira. Estrategia baten baitan.
Azken finean denok sumatzen dugu, ez?
Utzikeriak eta onberatasun garaiak bukatu behar du
Gero eta jende gehiago ikusten dut mendian belarri-zuloetan entzungailuak jarrita.
Gehien atsegin dituzten kantuen zerrenda edo podcast interesgarriak entzunez joango dira agian.
Nik nahiago #natura-ren musika, txorien doinuak edo arimaren mintzoari adi joan.
JM Pastor: Ofizialki, espainol hilko omen gara. Espainol bizi? Ahal den neurrian, ez. Espainol sentitu? Inoiz ere ez. Horrexek amorrarazten ditu. Horrexek mintzen. Geure burua haien herrikidetzat jotzen ez dugula ikusteak.
https://www.berria.eus/euskal-herria/darwin-eta-gu/espainol-hil-da_2157886_102.html
@berria
Gutuna | 'Euskararekin bat?', Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea.
Irakurri hemen: https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/euskararekin-bat/
Aita.
Euskaltzalea.
Txirrindazalea.
Mugikortasun jasangarria. Kotxeen menpekotasunetik askatu beharra daukagu.
Zaindu dezagun gure etxea den mundu hau; guretzako eta gure ondorengoentzako.
Deshazkundea.
Toxikorik ez.