Norbaitek esan diezadake taula hau ondo egina dagoen? Ez dakit aditz denbora guztiak ondo itzuli ditudan.
Nola erabili besterik ez dut egin nahi, batzuk zaharkituta egon arren.
@Anefer Mila esker :) Zu nongoa zara?
@moiaio
Neu euskalduna, Barrikakoa, Bizkaian 😊
@Anefer Nire herria baino txikiagoa ere bada... Iazko udan astebete Bilbon egon nintzen, baina ia denbora guztia Trapagarango jaietan eman nuen :p
@Anefer @moiaio ni horrelako grafikoekin zorabiatu egiten naiz ea @zbarnetegia -k zer esaten digun 😂😂😂
@zbarnetegia @zital Milesker bioi!!!
@zbarnetegia @zital @Anefer Bada, ustez, euskarazko aditz-denbora bakoitzeko forma bat duen taula bat da, aditz nagusiaren eta laguntzailearen konbinazioen arabera antolatua. Eskuintena gaztelera itzulpenak daude, ez dakit dena ondo dauden, batez ere markatu dudan
@moiaio hona hemen aditzak analizatzeko modu bat:
Lehen zatia (esanahi semantikoa duena):
-ø = ekintza bukatua
-(d)ten = ekintza bukatu gabea
-(g)ko = ekintza hasi gabea
Bigarren zatia (denbora, subjektu, objektu eta moduaren informazioa duena.
Horrela, lehenengoak ekintza zein puntutan dagoen esaten dizu eta bigarrenak aldiz, ekintza nork egin duen, zenbat objektu dauden (baldin badaude), noiz gertatu zen eta abar.
@moiaio
Adibideak:
Egin-go n-it-u-en
Egin
-go = bukatu gabea (baina noiz? Hori beste hitzak argituko digu)
n- = nik
-it- = objektu bat baino gehiago (ezer ez jartzekotan, objektu bakarra du)
-u- = ukan aditza
-en = lehen, iraganean
Beraz: nik gauza horiek lehen, baina ekintza ez da hasi (eta agian ez da hasiko)
@PorrurenGrabatokia Mila esker azalpenagatik! Gramatika euskara hainbeste gustatzen zaidan arrazoietako bat da :)
@moiaio aizu, gramatika gustatzen bazaizu esperantoa ikastea gomendatzen dizut. Oso errex ta azkar ikasi daiteke ta beste hizkuntzak ulertzen laguntzen du
@PorrurenGrabatokia Mi jam parolas ĝin iomete. Persone mi prefers la turkan :p
@moiaio
Kaixo Moiaio... Neu be euskara ikasten nau, bainan agian @zital - k lagundu ahal dotzu...