Jarraitu

Zer dela eta du mastodon.eus instantziak halako exitoa? mastodon.jalgi.eus-en berri ez du izan jendeak ala?

@nizuzuzunini bakoitzean marketing eta zabalkundean inbertitu den diru edo denborak emango dizu erantzuna ziurrenik.

@nizuzuzunini @izarkom-ek ez dauka @puntueus, @teketen edo @AzkueFundazioa
ek izan dezaketen zabaltze indarrik, hortaz askoz jende gutxiagorengana iritsi eta jende askok mastodon.eus euskal instantzia 'ofizial' eta aurreneko edo bakar bezala ulertu duela iruditzen zait.Hortaz gain, ez dugu bideoak eta horrelakoak egiteko baliabide ekonomikorik. Dena den, horrek euskal komunitatea -era erakartzeko balio badu, ongi etorria!

@agaraialde @nizuzuzunini @izarkom @puntueus @AzkueFundazioa zorionez gurean behintzat bi sare ditugu; ez da gutxi aukeratzeko parada izatea. Sare banatuago baten perspektibatik bat edo beste baino, bat eta beste aukeratu dezakegula ospa dezakegu. Gora Jalgi.eus, Mastadon.eus eta etorriko diren sare guztiak. #OparotasunaDenontzat

@teketen
Ba ni momentuz bi istantzitan dut emana izena: mastodon.social eta mastodon.eus-en. Herri mailan ezer sortzen dugun bitartean hoietan mugituko naiz. Lehen txintxarrisfera-rekin status-a sortu genuen, oraingoan alegikogaztetxearekin ezer egiten dugun.
@agaraialde @nizuzuzunini @izarkom @puntueus

@bedaio3000
2 instantziatan izena emanta 2 'perfil'/erabiltzaile dira, ez? (dena dut ikasteko...)
@teketen @agaraialde @izarkom @puntueus

@nizuzuzunini
Ba neretzat ere berria da, husten nuen instatzi batetik bestera pasatzerakoan datoot guztiak mugitzen zirela, badirudi ezetz...ikasten jarraituko dugu.
@teketen @agaraialde @izarkom @puntueus

@bedaio3000 Ez, perfila instantzia batetik bestera pasatzerakoan zure jarraituak pasatzen dituzu soilik. Jarraitzaileei abixatu egin behar diezu perfil berria jarrai dezaten. Egin daiteken beste gauza bat, perfil zaharrean perfil berria duzula adieraztea da: (perfil zaharrean) Hobespenak>Aldatu profila>Lekualdatu beste kontu batera. Horrela, perfil zaharrean perfila aldatu duzula eta zure perfil berria zain den azaltzen da.

@nizuzuzunini @teketen @izarkom @puntueus

@nizuzuzunini

Bai, instantzi desberdinetan egoneran bi erabiltzaile erabat desberdin lirateke, bakoitzak bere jarraitzaile eta jarraitu propioak edukiko lituzkelarik

@bedaio3000 @teketen @izarkom @puntueus

@bedaio3000

Status, orain GNUSocial dena, -ekin federatzen da, hortaz, txintxarrisfera oraindik abian izan bazenute horko perfila erabili ahal izango zenuke mastodon erabiltzaileak jarraitzeko. Nere mastodon perfiletik jarraitzen ditudan batzuk GNUSocial erabiltzaileak dira, ez mastodon erabiltzaileak. Hori da -ren haunditasuna!

@teketen @nizuzuzunini @izarkom @puntueus

@agaraialde
Ondo, ba hala pixkat eusnobagoa! Ni mastodonen mastodon.eus baño lehenago hasi nitzan! 😅😎
@izarkom @puntueus @teketen @AzkueFundazioa

@nizuzuzunini Une egokian, leku egokian suertatzea. Nik ez diot garrantzi handirik ematen, eta ez dut instantziaz aldatuko. Lehiaren kontra nago.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea