Aizue, zer nahi duzue esatea, abantailak baino ez ditut ikusten sare honetan!

-Sare autonomoa da (sistema gure eskuetan)
-Software librea da (nahi adina funtzionalitate gehitzeko aukera)
-Euskaraz dago %100
-Tootak euskarara itzultzeko aukera ere bai
-Oso fin dabil errendimenduz
-Ez da euskaldunon irla bat sortzeko pentsatutako zerbait (munduarekin komunikatuta dago)
-Publikora ireki aurretik jendea erabiltzen ari da

Ba... twitter uztekotan nago... 🤔 Itxi ez baina agian idazteari utzi bai

@urtzai nik automatikoki konektauko ditut biak. Hemen idatzi eta Twitterrera eraman, hori da asmoa.

Eta beste instantzia baten dudan erabiltzailea hona migratu 😇

@dabidnet ni twitter irakurtzeko baino ez erabiltzea pentsatzen ari naiz. Jarduna hona ekartzeko. @agaraialde -i ikusi diot twitterreko mezuak hona ekartzen (azaldu beharko digu nola 😉) eta nik uste horrek balioko didala

@urtzai @dabidnet Nik crossposter.masto.donte.com.br erabilita automatizatu dut. Twitter-etik Mastodon-era edo alderantzizko norabidean ere erabil daiteke

@agaraialde
Ni saiatu naiz crossposterrekin baina twitterren izena ematea lortu dudan arren mastodonen ez, emaila jarri ta arazo mezua agertzen zait behin eta berriz...
@urtzai @dabidnet

@nizuzuzunini Crossposter-ean kontua atxikitzeko ez da e-posta jarri behar, mastodon helbidea baizik. Zure kasuan: @nizuzuzunini izango litzateke

@urtzai @dabidnet

@nizuzuzunini Opppsss... ez da ongi agertzen toot-ean. Zure helbidea @nizuzuzunini-@-mastodon.jalgi.eus (kendu abilduaren aurretik eta ondoren jarri ditudan marratxoak) da. Hau da, abildua+mastodon ezizena+abildua+instantziaren helbidea (mastodon.jalgi.eus)

@urtzai @dabidnet

Jarraitu

@agaraialde
Hori egin eta 'sartu email helbide 1' agertzen zait...
Eskerrik asko laguntzagatik!

@urtzai @dabidnet

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea