Benetan harritu nau Stephen King gustatu izana. Azken hileotan bizi guztian zehar irakurri ez ditudan bere liburuak irakurri ditut. El resplandor, IT, Cementerio de animales, La larga marcha eta Joyland (azken biak nabarmen sinpleagoak). Aurreiritzi asko izan ditut idazle honekiko (aurreiritzi asko ditut gai askorekiko), eta idazle yanky tipikoa baino zerbait hobea aurkitu dut. Gai interesgarriak eta askotarikoak.

En fin, esan behar nuen: ditudan aurreiritziak ez dira (beti) onak 😂

Jarraitu

@dabidnet
Nik aurten irakurri dut lehen aldiz King, baina sinpatia aspalditik nion, noizpait entzun baitnuen esan omen zuela elkarrizketaren batean bere lanak literaturarekiko burgerrak gastronomiarekiko zirena zirela. Hor bihotza harrapatu zidan, baina ez nintzen inoiz ausartu irakurtzen, beldurtuko nintzakoan...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea