haluzinatuta, Euskadi Irratian gaur goizean Maite Artolari entzun diodanean "gizarte ekimeneko ikastetxeak" kontzeptua, itunpekoei buruz ari zelarik. Kristau Eskolakoei ezin bazaie "pribatu" edo "erlijioso" deitu, zerbait oso txarto egiten ari gara

Jarraitu

@josu

Ikastolentzat bakarrik erreserbatutako kontzeptua? Hauei pribatu deitzea zer moduz?

@nizuzuzunini "pribatu" gutxienez. Bestelako adjektibo batzuk erabil litezke. Gure garaian "frailetako/monjetako ikastetxeak" deitzen genien

@nizuzuzunini a! "ikastola" deiturarekin ere gehiegi orokortzen dela uste dut. Adibidez, ni bizi naizen herrian, Hernanin, hiru ikastola daude, eta hirurak daude sare publikoan. Beraz, guztiz publikoak, sorreraz eta egungo egoeraz. Eta sare publikoan ez daudenei buruz, ez da gauza bera Lodosa, Lapuebla, Urruña edo Zornotza. Gertuen ezagutzen dudan kasua lan egiten dudan herrikoa da, Zarauzkoa. Eta hori bai, dudarik gabe, "pribatua" da, nire iritzian.

@josu
Bai, noski, Ikastolen Elkartekoez ari nintzen, publifikatu ez direnez, eta nik ere inguruan ezagutzen ditudanez, Errenteriakoa adibidez. Nafarroakoen egoerarekin zerikusirik ez dutela ere argi dut

@nizuzuzunini
Detaile ttiki bat, "kontzertatuak" dira, ez "pribatuak", diru publikoaz finantziatzen ditugu.
@josu

@bedaio3000 @nizuzuzunini diru publikoaz (neurri handi batean) fintzantziatzen diren erakunde eta enpresa pribatu mordoa dago, baina pribatuak dira, ez publikoak (esate batera, klinika eta ospitale pribatuak, ikerketa zentroak...)

@josu
Ados horrekin.
Baino eskola pribatuak, neretzako, diru publikorik jasotzen ez dutenak dira (Colegio Alemán, Inglés,...)
@nizuzuzunini

@bedaio3000 @nizuzuzunini
badirudi ikastetxe "alemanak", "ingelesak" e.a. ere itunpekoak direla, hots diru publikoa ere jasotzen dutela, ikastola pribatuek bezala:
euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/

@josu
Hara! Arrazoi, ez nekien, barkau. Jokinek esan duen moduan, publikoa ez dena pribatua.
@nizuzuzunini

@bedaio3000
Neretzat eskola pribatuak publikoak ez direnak dira, kontzertatuak izan ala ez
@josu

@bedaio3000
Diru publikoa jasotzeak ez dio pribatutasuna kentzen, nere eritziz, hortxe dago koxka
@josu

@nizuzuzunini @josu
- Ea Jokin, Gipuzkoako AEK?
- Bo! Pribatuzale koadrila nazkagarria!
- Eta Nafarroako AEK? Jokin?
- ...
- Eta Lapurdiko AEK, Jokin?
- ...

Publiko/pribatua dikotomia antzua. Mastodona bezain arkaikoa. #Zelaaguaida

@etxepare @josu
Ta zer du ikustekorik AEKk guzti hontan?
Nork eman dio egurra ikastolei?

@nizuzuzunini @josu Ederki. Isabel Zelaak ez luke hobeto adieraziko, Jokin. Kristau eskolak aipatu eta Ikastolak (bai, ikastolak) egurtzen bukatu. #Zelaaguaida

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea