Nire lehen lanetako bat eskoletan telefonoek eta sare antisozialek sortzen dituzten pribatutasun arazoei buruzko hitzaldiak ematea izan zen.
Bakarra eman eta lana utzi nuen. 16 urteko neska batek esan zidalako bikotekideak bere posizioa zelatatzea normala zela. "Maite zuelako".
Amorruak blokeatu ninduen. Ez zuten informatikaria behar, psikologoa baizik (prest nengoen teknologiarekin laguntzeko).
Hau irakurrita, neska hartaz gogoratu naiz. Espero dut ondo egotea.
⛓️💥https://www.argia.eus/albistea/bikotekidea-mugikorretik-kontrolatzea-gazteen-artean-ohiko
@desertorea ufa. "normalizatuta eta barneratuta [...] kontrolatu nahi izatea". Hori irakurrita etenaldi bat behar izan dut.
@anabasa @ng @desertorea oso ados. Gure alaben eskolan ume/gazteen mugikorraren erabileraren inguruan izantako hitzaldi batean hizlariak harreman horixe egin zuen. Gurasoen begipean egotetik bikotearen begipean egotera pasatzea oso modu naturalean egiten dela