Albiste honen harira eta #BlackLivesMatter gogoan, harritzen nau Minneapoliseko erailketen ondoren USAko kirol munduan erantzun nabarmenik ikusi ez izana... Gertatu al dira?

Edonola ere, neguko olinpiar jokoak aukera ona dirudite mundu mailako edozeinek protesta sinbolikoren bat egiteko.

@berria mastodon.eus/@berria/115968219

@XabierSoto @berria

Sinbolismotik harago, agian ongi legoke Trumpen faxismoaren kontra dauden goi mailako kirolari horiek mezu gogor asko idaztea sare sozialetan, eta horrela ez liekete AEBetan sartzen utziko, eta (espero izatekoa da) horrela eskandalu diplomatikoa sortuko litzateke.

#ametsak

Jarraitu

@aazpilikueta @XabierSoto @berria Eta zuzeneko boikotik zergatik ez? Erantzun zuzen eta argiagorik ezin da izan...

@nizuzuzunini @aazpilikueta teorian biekin ados, praktikan norbaitek Neuer atezainak Qatarren jantzi zuen ortzadar besokoa janztearen antzeko ekintza sinbolikoren batekin konformatuko nintzateke. Estereotipoetan erori gabe, pentsa futbolari bat irakurzalea bada (Granero) edota azkazalak margotzen baditu horregatik soilik famatu egiten dela. @berria

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea