@bedaio3000
Neretzat eskola pribatuak publikoak ez direnak dira, kontzertatuak izan ala ez
@josu
@bedaio3000
Diru publikoa jasotzeak ez dio pribatutasuna kentzen, nere eritziz, hortxe dago koxka
@josu
Harrituta Donostian #Patagonia berokien ugaritasunarekin. Garai 1ean Barbour-ek giza talde 1 markatzen zuen moduan ez ote duen egiten...
@josu
Bai, noski, Ikastolen Elkartekoez ari nintzen, publifikatu ez direnez, eta nik ere inguruan ezagutzen ditudanez, Errenteriakoa adibidez. Nafarroakoen egoerarekin zerikusirik ez dutela ere argi dut
@josu
'Hauei' esanda Ikastolei buruz ari nintzen
Ikastolentzat bakarrik erreserbatutako kontzeptua? Hauei pribatu deitzea zer moduz?
Arratsalde on mastodonherria!
v2.6.2 bertsiora gaurkotu dugu https://mastodon.jalgi.eus instantzia.
Izan untsa!
Telekomunikazio azpiegitura eta zerbitzuak etekin ekonomiko hutsa soilik bilatzen duten enpresa transnazionalen esku uztearen ondorioak >> 'Telefonia mugikorraren estaldura "lotsagarria" dela diote Alemaniako gobernuan' [GAZ] https://www.20minutos.es/noticia/3500604/0/gobierno-alemania-tilda-vergonzosa-cobertura-telefonia-movil/ #TelekomunikazioBurujabetza
Aldatu ikuspegia zilborretik mundura! RT
Jende askok #euskaraldiarekin lotu du #Mastodon, eta primeran datorkigu digitalki ere euskaraz eroso aritzeko mastodon.eus eta mastodon.jalgi.eus eskura izatea, noski baietz!
Baina Mastodon sare globala da, milaka komunitatez osatua eta mundu osoko jendearekin aritzeko ere balio duena.
"Trunk for the fediverse" gaika jende interesgarria zerrendatzen duen Wiki bat da:
https://communitywiki.org/trunk
Txapela buruan eta ibili munduan
Gaur bigarren egunean sorpresa gutxi, euskeraz ulertu baina hitzegiten ez duen koinatuari ia dena egin diot euskeraz, gaztelerazko espresio ugari ibili ditut. Gaur kale! 😓
#Euskaraldia-n lehen egunean 2 'sorpresa' izan nituen: bizilagun 1ekin topatu kalean eta #belarriprest txapa ikusi nion, betiko moduan gazteleraz egin beharrean euskaraz egin nion nahiko errez; arazo tekniko 1egatik Euskaltelera deitu behar izan nuen, ta 'Euskaltel, buenas tardes' edo antzeko zerbaiti nere erantzuna arazoa euskeraz azaltzea izan zen, ta harek, 'perdon, espere' ta euskaraz ongi artatu ninduen operadore 1ekin pasa ninduen
Duela hilabete inguru entzun nuen nonbait, ikaragarri gustatu pero izena ahaztua nuen, ta astebete neraman gogoratu nahi ta ezinik... Eskerrik asko!!
Courtney Barnetten azken diskoarekin nahiko engantxatuta https://courtneybarnett.bandcamp.com/album/tell-me-how-you-really-feel
@amenabarb mugikorra euskaraz jarri ahal duzun ikusteko eta ala bada dida batean hala jartzeko, https://www.lehenhitza.eus/ aplikazioa dago. Oso garrantzitsua da mugikorra eta nabigatzailea euskaraz edukitzea. Batez ere, sarean uzten duzun arrastoan (beti uzten da zerbait, webguneen estatistiketan, aplikazio deskarga guneetan...) euskaraz egin duzula adierazteko. Gerora begira estatistika hauek erabiltzen dira zenbait erabaki hartzeko eta
@AmaiAsto
2 hile eskas mastodon euskal komunitatean modu 'masiboan' zabaldu dela ta ya baditugu 2 zisma! Instantziena ta orro/tuut artekoa!
Gora EH bateraezina!
Esateko ez asko, ezagutzeko ia dena