Autobuseko abenturak: jendea pasiloko eserlekuan jartzen da eta leihokoan motxila uzten du edo alderantziz. Helburua: bi eserleku izatea zuretzat eta bakarrik bidaiatzea. Ok. Baina norbait sartzen denean ez du balio mobilari begira jartzea "ez badizut begiratzen hemen egongo ez bazina bezala da" jarrerarekin. Gaurkoan ahotsez esan behar izan dut: "jartzeko asmoa daukat". #garraiopublikoleaks

Jarraitu

@okerreko Jajaja... oso ondo. Nik neuk motxilian maniobria egitten juat, baiña jente asko dabillenian adi egoten naiz (edo, zuzenian, motxilia altzuan hartzen dot, jartzera "gonbidatzeko"). , literatura asko dago hor; , bidaiari eskandalosuak, autobusero asesinoak eta beste. E @SnOiD_JaUnA ?

@txikillana @SnOiD_JaUnA bakoitzak bere armak dauzka: aurikularrak, pantallak, lo nagoela egiten dut (nahiz eta maximo bi minutu diren busera igo zarela ze ateak itxita zeuden ordura arte), leihotik begiratu, motxilatik gauzak atera-sartu-atera-sartu etengabe... repertorio amaigabea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea