@martetxe @ugaztelu Nik behin ETB-ko Azpimarra saioan euskal gatazkari buruz eztabaidan jardun nuen PP-ko Xabier Olabarrietarekin http://leioazabalik.leioa.net/miembros-politicos-de-la-corporacion-y-biografias/-/publicador/xabier-olabarrieta-arnaiz/wTxZCLJUL8gs?p_p_state=maximized . "Hard mode", biktimei buruzko engantxada eta guzti; dena euskaraz; eta EDERRA izan zen.
@txikillana @ugaztelu
Interesgarria! Urratsak egiten goaz pixkanaka. Pello Jauregik esaten du "belarriprestez bete behar dugula Euskal Herria hizkuntzen biziraupenko partida jokatu ahal izateko". Eta nik uste dut partida hori irabazteko aukera handiagoa izango dugula euskararen ekipoan aniztasun ideologiko zabala baldin badago...
@txikillana @ugaztelu
1
Hizkuntzari soilik erreparatuz, eztabaidagarria da hori. Adibidez, Irlandarrak abertzaletasuna mantendu zuten, baina hizkuntzaren partida galdu.
Guk zer nahi dugu? Eta dena ezin bada zer lehenesten dugu? Zeren truke?
Bakoitzak bere erantzuna izango du seguruenik...
@txikillana @ugaztelu
2
Beste adibide bat, hau oso ezberdina: Flandrian, hizkuntzaren partida irabaztekotan, ezinbestean frantsesa ia albo batera utzi behar zutela jabetu ziren. Eta hizkuntza politika berriek ideia honi jarraitzen diete.
Gu prest al geundeke gaztelaniari uko egiteko? Aipatu izan dudan bakoitzean "sakrilegioa" egiten dudanaren konplexuarekin amaitzen ditut eztabaidak...
@txikillana @martetxe @ugaztelu bakizu ze egunetan?
@txikillana @martetxe @ugaztelu nire semeak hori egiten du askotan... eta ez dakit iritzi berdina duen
@koldotellitu @martetxe @ugaztelu Eztabaida gogorra beti da desatsegina, baina nik argi dut euskaraz egin ahal izatea ONA dela. Regetoiarekin gauza bera gertatzen zait adibidez. 😉
@txikillana @ugaztelu
Ederra! Nork esango guardiazibilak gurekin euskaraz haserretzea amesten genuenik!!😅