Zalantza bat; normala iruditzen zaizue komunikabideetan kirolak -nire ustez- duen neurriz kanpoko presentzia? gizonon arteko eguneroko solasaldietan -nire ustez- duen neurriz kanpoko protagonismoa? gizartean kirolak eta kirolariek -nire ustez- duten neurriz kanpoko eragina? Nik ere, bekatari honek, aitortzen dizuet esku pilota eta txirrindularitza gustuko ditudala, baina zer nahi duzue esatea, ez zait normala iruditzen…
Akaso, nire ustea izango da neurriz kanpokoa?🤔