Aingiru-iturri. Anotzibar.
Hainbeste ukendu, krema, botika eta palda... Eta garai batean, bertako urak nahikoa sendagai ziren larruazala fintzeko eta pikorrak kentzeko.

@txikillana
Orduko sineskeriak. Izan zitezkeen sulfurosoak, baina ez dira. Kare ugari dute.
Baino sendatu zirela diotenak badira...

@txikillana
Hara ur hauen inguruko sinisteak, Koldo Artola euskaltzainak 1986an Anotzibarko Francisca Donceli eginiko elkarrizketa baten zatitxoan.
Herriko euskararen azken hiztun osoa zena.

@Mendilarre Garbitze hutsak ere bere eragina izango zuen, jendeak urtean behin (San Silbestre egunean) bakarrik garbitzen zen sasoian. "Txinbo xaboiarekin" eginiko bainuak ere miragarriak omen dira, batez ere gazta usain sendoa duten oinetan. ;-)

@zital
@txikillana

Orduan, biak erabiliz gero, ikeeeearria izanen da. Itturriko ura eta Txinbo xaboia. 😂😂

Jarraitu

@Mendilarre @zital Kuriosoa da, xaboien mobida hau. Dena produktu bera baita (sosa kaustikoa), % handiagoan edo txikiagoan errebajatua. Xaboi "gogorrek" (Txinbo, Lagarto etc) %50 inguru sosa dute, eta "leunenak", berriz, ia ur hutsa dira (propaganda askorekin lagunduta) 😜

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea