Kartzelaren beharraz eta kartzelen inguruan sortzen den industriaz luze mintzo da Angela Davis liburuaren lehen hiru ataletan. Eztabaida hasi orduko, geure aurreiritziak birplanteatzeren ezinbesteko beharra azpimarratuko nuke #BizitzaDaHandiena
@dabidnet Beldurra diogu kartzelaren funtzioa kuestionatzeari. Hondakinak alfonbrapean gordetzea (=gartzela) txarra da, baina hain da lan handia etxe osoa garbitzea...
@txikillana arazoa funtsean zera da, espetxe sistema zalantzan jartzeko sistema sozio-ekonomiko guztia zalantzan jarri behar dugula, batak elikatzen baitu bestea. Denbora tarte txikian izanda ere (askatasunik gabeko tarte bat txikia izan badaiteke) kartzelan egon diren aktibistek argi esaten digute: kartzelan pobreak besterik ez daude.