Gaixo kronikoa, zeure laguna, orain dela hogei urte migrainak sufritzen ditu. Bere medikuak (berriz diot, _bere medikuak_), daith piercing batekin probatzeko proposatu dio eta desesperatuta dagoenez probatu du.

Pozik, ondo egin diola aipatzen dizu.

Nor zara zu, buruko min ziztrin bat zer den ere ez dakizun horrek, handikeriz "hori tontoentzako plazebo bat da" esateko.

Zeure laguna dela gogoratu, beragatik poztu eta eskatu ez dizkizun zeure gogoetak zeure barnerako egitea, hain zaila al da?

@dabidnet Sarri egoten naiz egoera horretan, pazienteekin. Sasiterapiekin hobetu den pertsona baten kasuan, ez da zilegi destruktiboki jokatzea.

@txikillana nik medikuntzaz ni idea, baina jakin badakit migraina batekin ehun kiloko pertsonak kikilduta ikusi ditudala. Ba tipoak uste badu pinopuentea egiteak migraina arintzen diola, zer du txarrik pinopuentea egiteak? (Beti ere tratamendua alboratzen ez duen bitartean).

Poztu, eta listo. Zer uste duzun galdetzen badizu, orduan esan, baina takto gehiagorekin.

Jarraitu

@dabidnet Horixe da jarrera egokia, denon aldetik (osagileak barne). Kontrakoak, "begira zein listoa naizen" esateko baino ez baitu balio. Eta pazientea izorratzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea