Gaztelaniaz dagoen artikulua hau partekatzea interesgarria iruditzen zait. Bertan azaltzen du nola sare sozial handiek darabilten algoritmoen ondorioz mikro-kosmos edo burbuila ideologikoak sortzen direla. Pentsa nahi dut Mastodon honetan ez zaigula antzekoa gertatuko, ez sareak algortimorik darabilerako, baizik eta guk konzienteki egindako hautapen baten ondorioz; gu bezela pentsatzen dutenekin soilik elkartzeko dugun joeraren ondorioz
http://desdeelpaisdealicia.blogspot.com/2018/07/las-redes-como-microcosmos-las-burbujas_24.html
Aipatu gabe geratu da garrantzitsuena: zein da bakoitzaren helburua?
Lagun berriak egitea? Dibertitzea? Informazioa edo kultura partekatzea? Kulturgintzan eragitea? Politikaz aritzea? Mundua aldatzea? Hauteskundeak irabaztea? Produktu baten berri ematea? Fake berriak desmontatzea?
Horren araberakoa baita bakoitzaren premia eta jokabidea.
@Mendilarre @jogerka Nirea, lehen unetik, argi izan dut: lanerako baliatzea. Gero, ikusi dut, gainera, bonba pasatzen dudala 😜 Baina beti gogoan dut hori bigarren mailakoa dela.
@txikillana
Hori da. Nik uste gehienon burutan hori dabilela. Zerbaiten aitzakian sartu gara, eta gero sekulako gozatua hartzen dugula batzuekin eta besteekin gainbat gaiei buruz.
Hartaz, zuk diozun bezela artikuluarekin neurri haundi batean ados nagoen arren... Guretzat ez du balio. 😂😂
@jogerka
Zertarako nago hamen? uste dut mordorreko begiradatik ihes egiteko, edo saiatzeko. Fediversoaren aldeko apustua egiteko, sare aske eta neutral baten aldeko apustua.
Lortu behar dudan hurrengoa autozentsura gabe argitaratzea da, eta bonba pasatzea @txikillana bezela 👌
@jogerka Edonola ere, nik Hernan Cortesena egin dut, ontziak erre: mastodonen sartu den jendea twitterretik desjarraitu dut. Tamalez batzuk hemen isilik daude, eta han kalakan... beraz harremana galduko dugu. Hala beharko du!