Zer da euskara?
Aunitz da. Euskara da hizkuntzarik zaharrena. Beste hizkuntzen beharrik izan ez duena. Harribitxia da, altxatu beharko luketena eta begiratu beste bitxiak begiratzen diren bezala. Baditu aunitz gauza beste mintzamolde batzuk ez dituztenak. Soizu, adibidez, zenbat hitz dagoen gaztelaniazko “celo” adierazteko, animalia bakoitzak berea du: ardia arkara, ahuntza ahunzkara, behorra giri, behia susara, zerria irausi, oiloa koroka, katua ohara… Ea zer hizkuntzek dituzten gauza horiek!
Enetako mintzamolderik politena xuka da. Goxoa da. Zuka errespetua da, toka ausartzea da eta politena xuka. Haur bati xukaz aritzea oso polita da. Beste gauza bat: zer da Nabarra? Hizkuntzako hitzik zaharrenetarikoa da. Zerengatik? Egun guztiz iluntzen duelakotz. Eta iluntzerakoan ilunabarra da. Ez da argia ez iluna. Eta Nabarrari izen hori jarri diote lurraren kolorearengatik. Nabarrako lurrak baditu kolore guztiak, sasoi desberdinetan, nahi baduzu, baina guztiak.
Angel Aitzinburu
@zital
Gure herrian, Oiartzunen, "goiznabarra" ere entzun izan dut, eta esango nuke Xabier Letek ere erabili izan duela abestiren batean...
@Zaru_ttikiya bile ibil nai, eta eztot topa ezer :(
@zital #goiznabarra
Kosta zait, baina topatu dut!
Heriotzaren begiak:
https://www.youtube.com/watch?v=dUcjfMfrXQ8&list=PLVyDBcQYPqDE6yU-JEBUxryAtCTMN-5du&index=21&t=0s
(52 sg)
Portzierto, Sarrionaindiak ere "Lagun izoztua " liburuan hiruzpalautan erabiltzen du.
@urtzai @Zaru_ttikiya @zital Begi nabarrak ere badaude. http://susa-literatura.eus/liburuak/ares0204 Nire aitak, anaiak, ilobak eta seme zaharrenak bezala (nireak marroi arruntak atera ziren 😉)
@txikillana @urtzai @Zaru_ttikiya @zital Gurean behi nabarrak ere badaude, nabarrak eta charolesak, baina ez galdetu zein den zein. Uste dut nabarra marroiei esaten zaiela, eta charolesa zuri eta baltzei 🙄
@txikillana
@urtzai @Zaru_ttikiya @zital
Patzikuk koloreei buruzko liburu bat egina du. Eta kolore nahasiei kapitulu oso bat ematen die. "Nabar" horren ehundaka adibide datoz.
Argazkian, Goiznabarrari buruzko aipu bat.
Guk ere erabiltzen dugu.