Fakirraren ahotsa c’est fini
Ikaragarri gustatu zait #martxokoliburua.
Franco hil arteko kontakizuna oso erakargarria egin zait, bai istorioa bera zein kontatzeko modua, klandestinitatearen xarma akaso. 68ko Paris, bertako bizimodua, artea… erreferentzia asko.
Hortik aurrera ere gustura irakurri dut, kontakizun nahiko bizia da eta ez nau bat ere aspertu. Arin doa.
Gai potoloa Imanolena eta agian Harkaitz gehiago bustitzea espero nuen, baina irakurritakoa nolabait "nahikoa dela" deritzot.