Ezpeletako azken janari dendiak atiak zarratu dittu, alokairu turistikuei aurre egin ezinda. Oin dana souvenir dendak dira. francebleu.fr/infos/societe/pa via @agaraialde

@txikillana @agaraialde
Francebleu-ko artikuloak dionez, iaz itxi zen Ezpeletako azken janari-denda (Spar).
Hala ere, berria ez da hor bukatzen, eta gainera oso berri ona da. Udalak lehengo janari-dendaren ondoko etxea erosi du (udaletxearen aurrez-aurre), eta eraberritzen ari da bertan janari-denda berria irekitzeko. Gainera, IDOKI elkarteko 12 nekazarik ustiatuko dute denda (udalari alokatuta) produktuak zuzenean salduz. Ezpeletan denak aterako dira irabazten!! 👍 👏

@Zaru_ttikiya @agaraialde Bqi, baina lehen zatia ere ez da gezurra, eta clickbait handiagoa du. 😈 😉

@txikillana @agaraialde
Jode, Oier, wikipedian begiratu behar izan dut ditxosozko "clikcbait" horrek zer esan nahi zuen..🤣 🤣 🤣
Ni oraindik berde nabil plaza hauetan!😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea