@Osoitz bai, proposatu dudana ez da marea granateren proposamen berdina. EHko herri askotan ditugun atzerritar eta bereziki errefuxiatuei zuzendutako ideia izan daiteke.

Ni neu ez naiz abstenitzen eta agian inuzenteegia da pentsatzea modu aktiboan abstenitzen direnak ideia honekin bat egingo dutela. Badakit, adibidez, anarkista batzuek ezohiko egoeratan inoiz botoa eman dutela, agian hau ere ezohiko egoera bezala ulertu dezakete. Ez dakit 😅

@Osoitz ah eta noski: zure botoa dohaintzan emango bazenu, ezingo zenuke jakin nori eman dion botoa besteak. Botoa sekretua izaten jarraitu beharko luke.

@dabidnet @Osoitz@mastodon.eus Ideia polita, baina utopiko xamarra ezta? Garatu da inoiz, inon? Zein emaitzarekin? Kuriositatea dut. Izan ere, entzuna dut emakumeek sufragio eskubidea lortu zutenean, emaitza paradoxikoa izan zela (emakume gehienek bozka eskuineko alderdiei eman zieten, emakumeek bozkatzearen aurka zeudenei alegia).

@txikillana @dabidnet @Osoitz Historialari gehienen ustez hori ez zen horrela gertatu. Kontutan izan a) argumentu hori ezkerrak erabili zuela emakumeei sufragioa ukatzeko b) garai horretan ez zegoela tresnarik hori neurtzeko c) alderdien diziplina ez zen hain zurruna eta beraz eskuinean bazeuden alde eta kontrakoak eta ezkerrean ere, alderdi berdinaren barruan ere d) eskuina eta ezkerra asko orokortzea da garai haietako testuinguruan, guk "ezker" bezala ulertzen duguna askoz beranduago sortzenda

@okerreko @txikillana @Osoitz aitortuko dizuet ideia zoro bezala bota dudala. Gehiegi hausnartu gabe (pribilegioaren kontua eta gutxi gehiago).

Baina, kontua da, pentsatzen jarraitu ostean, ekintza politiko bezala, edukiz hornitu daitekeela ondorioztatu dudala. Eta zenbat eta gehiago pentsatu, are eta egingarriagoa iruditzen zaidala.

Maila teorikoan noski. Maila praktikoan ezin jakin baten baino gehiagotan burutu arte.

Jarraitu

@dabidnet @okerreko @Osoitz@mastodon.eus Ba Jokinen oharrak irakurri eta gero, "munstroa elikatzearen" beldurra uxaturik, nik gustura emango nuke nire bozka dohaintzan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea