Enaiz inoiz twitterzalea izan, are gutxiago asko txiokatzekoa. Baina sare sozial honetara pasatzeak nolabaiteko motibazio bat pizten dit. Hau da, egoera normal batean jendea irakurtzera limitatuko nintzateke baina hain jende gutxi egonda, hitzegiteko gogoa sartzenzait 😅

@kuia Ez gaude hain gutxi ere :D ! Gauza da pixkanaka-pixkanaka joango zarela jendea ezagutzen, eta egia esan nahiko jende jatorra dabil #Fedibertsoan! Ongi etorria!
Jarraitu

@kuia @izaro Aprobetxatu, masifikazioa gertatu aurretik. Horrela gainera etorkizunean esan ahal izango duzu: "Nik fedibertsoan gutxi gineneko garai haiek ezagutu nituen, cof cof..." 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea