Hasier eta Sarriugarte, Onintza Enbeitaren inguruan gertaturikoak, ZuZeuko EAJvsEHBildu eztabaida eternoak... ze asperdura eta ze neke. Eskerrak orain diferituan jasotzen ditudan. Beste patxada batekin hartzeko beta ematen dit Mastodonek. Osasun mentalean irabazi dudalako uste gero eta handiagoa dut. Ezjakin eta inozoa izatea askotan zeinen gauza ederra den #horrelabizibaginabeti

Jarraitu

@urtzai Nik twitterreko tanganako damnifikatuen artean propaganda egitekotan izan naiz, baina... ez naiz apostolurako jaio. Mastodonera etorri nahi duenak badaki bidea.

@txikillana uf... ez daitezela eztabaida amaiezin horiek hona etorri arren... 😥

@urtzai @txikillana ohiartzuna heldu jat. Nekia, hori da berbia. Onen eta gaizkijen ganetik uste dirazenen dogmia jasatia eta euren hitzaldi gordinak, ardura gabeko hitzak, jentien enpati eza, babestuta edo boterez sentitzeko tronutik botaka egindako hitzak; batzunak zein bestien iritzijak nekagarri dira luzera. Ahua zabaltzeko beldurra sentiarazten nabe, intolerantiek. Mansplaining batera, feminazi bestera.... Konfeti festa. Nekia, beldurra: neurri barik dana

@bekereke
@urtzai @txikillana
Ez dakit egia den baina errezeloa dut nonbait irakurri nuela Twitterren algoritmoek horrelako polemikak bultzatzen zituztela erabiltzaileen arteko interakzioa handitze aldera, nahiz eta interakzio horiek toxikoak izan eta erabiltzaileei inongo onik ez egin.

@aldatsa @bekereke @urtzai @txikillana txosten gehiegitan aipatu dugu Twitter (eta hau Twitterren esango banu, posibleki, ez nuke lorik hartuko mezuak erantzuten).

@aldatsa @bekereke @urtzai @txikillana lubakiak daude, eta nor berean, ematen du ideiek ez dutela atzera bueltarik, behin-betikoak direla. Nortasuna, izaera galduko genuke antza.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea