Jarraitu

@Osoitz@mastodon.eus @zital Bai. Gustatzen.ez zaizkidan gauzen artean horien usaina dago. Baina sinetsi nahi dut (galiziar izaera pixka bat ezagutzen dudalako) "satelite iluminatu" horien ildoa barik, zentzunarena nagusituko dela.

@txikillana @Osoitz @zital gauza oso arraro bi daude albiste horretan. Egia esan ez dakit zer pentsatu:

1. Sei eraso CSO baten. Eta inork ez zuen alarma gorria piztu lehen erasoan (lehen erasoaren lehen zantzuan)?
2. Berrogei mutil inguru irainak eta eraso fisikoak jasaten. Eta euretako bat ere ez zen nesken kontra oldartu?

Osoitzek planteatzen duen marokoarraren adibidea oso adierazgarria iruditu zait.

@dabidnet benetan raruek punto bidxek.

1) Txozna gunietan esku sartzie egon ezkero protokolue momentuen bertan aktibeten da. CSO baten sei bortxaketa eta ezta pasa ezer? Pertsona/talde bardine 6 bider edo sei erasotzaile desbardin? Eztakigu inon identidadie eskratxe bat eitxeko zuzenien?

2) Nik badinotsut 40 lagun neure barrure badatozen (eta ondo dakizu 😂 ) King Kong-elez hostike hasten naiela, zein gizon, zein emakume tartien egonda.

@txikillana @Osoitz @zital

@joseba @dabidnet @Osoitz@mastodon.eus @zital Galizia dala, gizonak. GA-LI-ZI-A. Matxismo estruktural itzala. Gizon eta emakumien aldetik. "NO quiere decir SI" nagusi dan lekua. Hamen oin dala 20 urte legez.

@txikillana baina kasu horretan bigarren puntuak eragin handiagoa izango luke. Lagunak ditut han, Compostela zertxobait ezagutzen dut (zertxobait, kasu honetan ez da mucho), mugimendu sozialetan lan egiten dute, batek feminismoan... ea albistea beraiekin komentatzerik dudan egunotan.

Baina beste aukera batzuk aztertuko nituzke nik eraso horri ekin aurretik, adibidez, Josebak aipatutako eskratxea. Hau da, erasotzaileak zuzenean interpelatu.

@joseba @Osoitz @zital

@txikillana @joseba @Osoitz @zital behin Kukutzan nengoen, hacktibismo jardunaldi batzuetan talde txikian. Kanpoan afaldu genuen eta bueltatzean festa ez mixto bat aurkitu genuen. Lo egiteko barra ondotik pasatu behar ginen, nahitaez. Atea ireki zuen neskari (kanariarra zen) egoera azaldu nion. Ez zuen ulertu nahi izan. Gizonik ezin zela pasa, gurekin zegoen neska ordea bai. Flipatuta nengoen. Gurekin zen neska, ebidentemente, ez gintuen bakarrik utzi nahi 1/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital asanbladako neska bat ikusi nuen eta mesedez abiatzeko eskatu nion atezainari. Ezetz berak. Azkenean hiru metrotara nuen neska horrekin berba egiteko telefonoz deitu nion. Atera hurbiltzeko eta berak baietz.

Berriz gaia azaldu eta noski, sartzeko baina ez geratzeko jaian. Guk baietz, noski. Kanariarra oraindik ezetz. Azkenean hiru neskak eztabaidan hasi ziren, nahiko zakar.

Logelera egin genuen, kanariarrak pasatzean zera esan zigun: 2/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital otro problema que habéis creado los hombres.

Ni ia ikaragarri berotu nintzen eta gaizki erantzun nion. Nahi bazuen zakila ebaki eta barran eskegiko nuela (edo antzeko barbaridade bat).

Zer lortu zuen neska horrek? Ba, gu oso mala ostian jartzea, txarto erantzutea eta jaia begi onez ez ikustea (naiz eta hiru izan ziren gugatik aurpegia eman zuten neskak, gure laguna kontutan hartuz) 3/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital zerbait hausnartu genuen gizonok egoera hori pairatu eta gero? Ez. Gaur egun ere, ezin dut neska horren jarrera zuritu.

Arazoa ez ginelako gu. Eta gu ez ginen interpelatuak izan behar (agian beste egoera baten eta beste forma batzutan bai), baina behintzat ez horrela 4/4

@txikillana @joseba @Osoitz @zital ah eta noski, afaltzera irtetean ez genekien jai ez mixto bat egongo zenik. Inork ez zigun ezer esan eta ez genuen kartelik ikusi. Jakin izatekotan, beste ate batetik sartzeko giltza hartu izango genuke.

Eta atezainari ez ginela jaian geratuko azaldu genion hasieratik.

Oso logikoa izan zen dena...

(Hau publikoki kontatzen dudan lehen aldia da, are gehiago sarean).

Hau bilbon. Ni hurrengo goizien egon nintzen @dabidnet eta bestiokaz ekintze hacktibistetan egon ginelakon horreetan egunetan eta berak neskiek (hacktibiste taldekue) ezin zauen sinestu aurreko gauien pasa zana ta oso enpoderadie bera tipie, ezetuten doten beste inor baino gehidxau.

Honegaz uste dotena da kontuz ibili behar garala, ze gero ta jokaera henbriste gehidxau ikusten dotez. Feministe moduen, sexismue akaba bidule uste dot, datorren lekotik datorrela

@txikillana @Osoitz @zital

@dabidnet ta nire ustez neskak euren ekimen itxi edo esklusiboak egiteko eskubide guzti-guztia daukate, badaudelako halako eremu babestuetan eztabaidatu beharreko hamaika kontu. Hori ez da sexismoa.

Galizan gertatutakoa Dabid-ek kontatzen duenaren antzeko zerbait izatearen beldurra daukat. Ez nuke hala izaterik nahi.

@txikillana @Osoitz @zital

@dabidnet @joseba @Osoitz@mastodon.eus @zital Hor ere, kanariarraren integrismo itsua vs. zure lagunen zentzuna borrokatu zen, eta bigarrena nagusitu. Hori da nire esperantza. Ezin direlako iluminatu talibanak mundutik ezabatu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea