Etxetik ezin atera gaudela aprobetxatuz txanpua egin dut etxeko txiki biekin. Azeri buztena, asuna eta erromeroa daramatza.
Badugu denbora baterako!!

@jogerka Arraioa! Eta nola egiten duzue, xaboi neutro bati horiek belarrok gehituz? Ala xaboia ere zuek egin?

@txikillana
Belarraei propietateak atera behar zaizkie, eta horretarako diluzio bat egiten dut propilenglikola erabilita. Ilargi ziklo bat utzi behar da eta ondoren filtratu. Azkenik diluzioa txanpuarekin nahastatzen da (base neutra de chanpu), %10eko proportzioan. Horrela azalduta zaila emango du baina erraza da oso.
Errezeta nahi baduzu gustora emango dizut

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea