Latinoamerikak, berriz ere, gako batzuk emango dizkigu. Zer ikasi badago.
APP (Asociación de Personal de Plataformas) izeneko sindikatua sortu dute. Sindikatuaren helburua app desberdinen (Globo, Uber, Cabify...) sektore prekarizatuan lehen eskutik eragitea da: #Kappitalismoa salatzea, borrokatzea, iraultzea.
Greba eta ekintza zuzen molde berriak asmatu beharko ditugu lan paradigma berri hau duintasunez arautu dadin hemen ere.
Plataformas 1: Un click y no trabajás más
https://youtu.be/EmB5_6ien0w
@txikillana bideo serie interesgarria da. Osorik ikustea gomendatzen dizuet.
Bertako langileen antolakuntzak egin dezakeenaz aparte, kontsumitzaile bezala dugun boterea ere hor dago. Gure auzo, herri eta hirietan ematen ari den aldaketa algoritmiko honen kontra gaudenok, zer egin garrantzitsua daukagu: merkatu hau nola funtzionatzen duen ulertu, azaldu eta aplikazio hauen kontrako boikota sustatu (gutxienez, langileen mesedetan arautzen ez diren bitartean).
Hau errepika ez dadin: